Dolly Pentreath
Wikipedia(e)tik
Dolly Pentreath andrearen 1781eko irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | - | |
Erresuma Batua) |
||
| Hil | 1777ko abendua | |
Erresuma Batua) |
||
Dolly Pentreath (1692-1777ko abendua) askoren ustez azken kornubiera hiztun elebakarra izan zen (hots, bere bizitza osoan zehar hizkuntza horretan bakarrik edota nagusiki mintzatu zen hiztuna). Kondairaren arabera, bere azken hitzak honako hauek izan omen ziren: "Me ne vidn cewsel Sawznek!" (Ez dut ingelesaz hitz egingo!). Kornuallesen aldarte txarrean zegoenean bidean topatzen zuen edonor madarikatzeko ohitura zuelako oroitua da. Bere heriotzak kornubiera eguneroko hizkuntza edo hizkuntza bizi gisa izateari amaiera ipini zion.
Pentreath Kornuallesko Mousehole udalerriko Paul parrokian bizi izan zen, Penzance udalerritik oso hurbil. 1860an Louis Lucien Bonaparte hizkuntzalariak bere ohorez monumentu bat altxarazi zuen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Dolly Pentreathen biografia laburra (Ingelesez)
- Monumentuari buruzko argibidea (Ingelesez)