Dolores Gonzalez Katarain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yoyes hil zuten tokitik hurbil dago 2 gaineko 1, multzo hirukoitza eskultura, Jorge Oteizak haren eta beste bi lagunen omenez egina.

Dolores Gonzalez Katarain —ezagunagoa Yoyes goitizenaz— (Ordizia, Gipuzkoa, 1954ko maiatzaren 14a - 1986ko irailaren 10a) ETAko zuzendaritzako kidea izan zen, bere bizitzako gorabehera tragikoek sinbolo bihurtua.

ETAko zuzendaritza gorenera iritsi zen lehendabiziko emakumea izan zen. Hala ere, taldetik irten zen, eta traidoretzat jo zuten burkide ohiek. Horregatik, ETAk Ordizian bertan hil zuen 1986an, herriko jaietan, hiru urteko semearen aurrean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde armatuan 1970eko hamarkadaren hasieran sartu zen, eta bertako zuzendaritza gorenera iritsi. Espainiako Trantsizioaren garaian, hainbat joera sortu ziren ETAren baitan, jarraitu beharreko bideari zegokionez. Gainera, 1978an Batallón Vasco Español taldeak Jose Miguel Beñaran Ordeña Argala etakidea hil zuen, eta ezinegona handitu zuen. Hori guztia zela kausa, bide gogorra jarraitzeko joera gailendu zen. Yoyes ildo horrekin ados ez, eta ETAtik ateratzea erabaki zuen.

1980ean Mexikora erbesteratu zen, ETAko zuzendaritzakoek traidoretzat harturik ordurako. Han, Nazio Batuen Erakundean lan egin zuen.

1985ean Euskal Herrira itzuli zen, Espainiako justiziarekin zorrik ez zuela. Espainiako Gobernuak gizarteratze neurritzat aurkeztu zuen gertakari hura, nahiz eta hala ez izan. ETAk traidoretzat jo zuen, eta Antonio López Ruiz Kubati etakideak tiroz hil zuen, Ordiziako jaietan, Yoyes semearekin ibilian zela. Badirudi Francisco Mujika Garmendia Pakito ordiziarrak agindu zuela hilketa.

Gertaerak gizartea astindu zuen, eta mugarri izan zen ETAren historian: erakunde horren jardunbidearen aurkako joera indartu zuen. Yoyesen omenez, bai eta Nikolas Lekuonaren eta Jose Sarriegiren omenez ere, Jorge Oteizaren eskultura bat —2 gaineko 1, multzo hirukoitza— ezarri zuten Ordiziako Goen kalean.

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]