Domènec Badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domènec (Domingo) Badia
Domènec (Domingo) Badia
Ali Beiren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Domènec Badia i Leblich
Ezizena Ali Bei al-Abassi
Jaio 1767ko apirilaren 6a
Bartzelona, Bartzelona (Katalunia)
Hil 1818 edo 1822
Damaskotik gertu (Otomandar Inperioa)

Domènec ( edo Domingo) Badia i Leblich edo Ali Bei al-Abassi (Bartzelonan 1767ko apirilaren 6an - Damaskotik gertu 1818 edo 1822 bidaiaria,

idazlea, espioia eta abenturazalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ume goiztiarra izan zen eta txikitatik jakinduria interesatzen zitzaion. Aita funtzionarioa zuen, eta bera ere errege funtzionario ibili zen. 14 urterekin funtzionarioa zen Granadan, eta gero, gerrako kontulari kargua lortu zuen hiri horretan bertan. Gaztetan, bere aurrezkiak gastatu zituen baloi aerostatiko bat egiteko. 1791n Maria Berruezorekin ezkondu zen. Garai hartan, Simón Rojas ezagutu zuen eta Afrikan bidaia zientifiko bat elkarrekin egiteko proiektua gauzatu zuten. Badia Madrilera joan zen, bidaiarentzat finantziazioa bilatzeko. Han bere planak azaldu zizkion Godoyri, erregearen faboritoari. Godoyk onartu zuen Badiari dirua ematea, baina bidaiak helburu berria izango zuen: Marokoko konkista prestatzea izango zen Badiaren egitekoa. Izan ere, berriak zeuzkan berak, Rifeko tribuak prest zirela sultanaren kontra oldartzeko. Matxinada eta gero, espainiarrak Marokora sartuko ziren, herrialdea hartzeko.

Lehenengo bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiak Ali Bei al-Abassi izena hartu zuen, dokumentuak faltsutu zituen bere burua printze arabiartzat aurkeztu ahal izateko. Badiak ez zekien arabiera hitz egiten, eta, hau justifikatzeko, esan zuen Europan bizi zela txikitatik. Arabiar bezala jantzita, Frantziara eta Ingalaterrara joan zen, bere burua ezagutzera ematera. Londresen zirkunzisioa egin omen zioten.

1803ko uztailean Marokora iritsi zen. Gizon aberatsaren itxurak Marokoko sultanekin harremanetan hastea erraztu zion Ali Beiri eta sultanaren konfiantza irabaztea. Horrela, sultanak bi esklabo oparitu omen zizkion Ali Beiri. Bietako batekin Ali Beik semea izan zuen. Azkenean, ordea, sultanak, beharbada Badiaren planak jakin zituelako, Marokotik egotzi zuen. Espainiara bueltatu ordez, Ali Beik erabaki zuen bere bidaia Afrikan zehar eta Ekialde Hurbilean jarraitzea, Mekara arte. Bera baino lehen, oso mendebaldar gutxi egon ziren han. Ali Beik Mekako planoak eta marrazkiak egin zituen.

Itzulera, erbestea eta bigarren bidadia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1809ko maiatzean, frantziarrek okupatutako Espainiara bueltatu ondoren, Karlos IV.ekin elkarrizketa izan zuen, Baionan. Carlos IV.ak gomendatu zion Badiari bere asmoak Napoleoni azaltzeko. Badia erreformista zen, eta erabaki zuen, Espainiako errege berriaren, Napoleonen anaia Joseph Bonaparte.aren zerbitzurajoatea. 1809. urtetik aurrera kargu garrantzitsuak izan zituen hiri batzuetan. Armada frantsesaren porrota eta gero, Frantziara erbesteratu zen. Han Voyages d' Ali Bey El Abbassi en Afrique et en Asie pendant les années 1803, 1804, 1805, 1806 et 1807 liburua argitaratu zuen, 1814an. Liburuan, bisitatu zituen hiriak xeheki deskribatu zituen eta geografia, botanika, zoologia, entomologia, geologia eta meteorologiari buruzko Badiaren behaketak azaldu ziren. Liburu hau hizkuntza batzuetara itzuli zuten.

1847an azken bidaia hasi zuen, Ekialde Hurbiletik, Frantziako erregeak bidalita. Bidaia horri buruz, gauza gutxi dakigu. Badia 1818an (edo beste bertsioen arabera, 1822an zendu zen. Damaskotik gertu, segur aski, disenteriaz. Nahiz eta historialari batzuek uste izan, diplomatiko ingelesek antolatu zutela bere hilketa, pozoiaz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domènec Badia Aldatu lotura Wikidatan