Domenico Cimarosa
Wikipedia(e)tik
Domenico Cimarosa italiar musikagilea izan zen (Aversa, 1749 - Venezia, 1801). Napoliko kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Operei esker, ospe handia izan zuen Europa guztian: La Finta Parigina (1773), L´Italiana in Londra (1779), Gemina e Bernardone (1781) eta Alessandro nelle indie (1781). Katarina II.a Errusiako tsarrak gorteko kaperako maisu eta musikagile izendatu zuen San Petersburgon (1787). Errusiatik itzulitakoan ondu zuen bere lan nagusia: Il Matrimonio segreto (Viena, 1791).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.