Domenico Fontana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domenico Fontana
Domenico Fontana
Kapera Sixtinoa, Santa Maria Maggiore (Italia)

Domenico Fontana Italiako arkitekto eta hirigilea (Melide, 1543 - Napoli, 1607). Sixto V.a aita santu zela (1585-1590), arkitekto ofiziala izan zen. Kapera Sixtinoa eraiki zuen. Santa Maria Maggioren eta Letrango Jauregiaren aurrealdea jaso zuen (1587). Sixto V.a hil eta gero, Napolira joan zen (Errege Jauregia, 1600-1602). Haren estiloak, Michelangelo eta Vignole oinarritzat hartuz, bidea zabaldu zion Maderna eta Berniniren eraikitzeko moduari.

Erreferentziak [aldatu]