Domingo Bernaola Urizar
Wikipedia(e)tik
Domingo Bernaola Urizar Bizkaitar itsasgizona (Bermeo, 1625 - Gernika, 1685). Done Jakueren ordenako zalduna zen eta 44 urte eman zituen armadan. 1647. urtean Salernoko plaza frantsesengandik babestu zuten sei kapitainetako bat izan zen. Handik urtebetera, Frantziaren mende zegoen Napoli hartu zuen. 1652an Bartzelona hartu zuen, Austriako Joanen laguntzarekin.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.