Domingo de Guzmán
Wikipedia(e)tik
(«Domingo de Guzman» orritik birbideratua)
Domingo de Guzmán edo San Domingo (Caleruega, Burgos, Espainia, 1170 - Bolonia, Italia, 1221) domingotar predikarien ordenaren sortzailea izan zen. Heretikoak gerraren bidez ez, baina bakearen bidetik bihurtu nahi izan zituen federa. Horregatik Inozentzio III.aren aurka azaldu zen. Okzitaniako Tolosan predikarien ordena (domingotarrak) sortu zuen 1215. urtean bera bezala predikari izan nahi zuten gazte talde batekin eta Honorio III.a Aita Santuaren onespenarekin. 1234an kanonizatu egin zuen Gregorio IX.ak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.