Dominique Bozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:45, 16 apirila 2015

Dominique Bozo (Alençon, Orne, Frantzia, 1935eko urtarrilaren 28a - Paris, Frantzia, 1993ko apirilaren 28a) museo-arduradun frantsesa izan zen.

Biografia

Louvreko Eskolan eta Parisko Unibertsitateko arte- eta arkeologia-institutuan egin zituen ikasketak. 1969tik aurrera, arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izan zen, eta hainbat erakusketa antolatu zuen (besteak beste, Henri Matisseren marrazkiak eta eskulturak, 1975ean).

1976an, Picasso museoko antolamenduaren arduradun izan zen. 1984an, arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izendatu zuten. New Yorkeko arte modernoko museoan ere lan egin zuen. Dimisioa eman zuen, eta lau urtez arte plastikoetako ordezkaritzarako aritu zen lanean. 1990ean, arte modernoko museora itzuli zen, eta, 1991n, bertako lehendakari izendatu zuten. Zentroaren alderdi administratiboa berritzea izan zuen helburu azken urteetan.

Erreferentziak