Domino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau jokoa buruzkoa da; objektu geometrikoa gaitzat duena beste hau da: Domino (geometria)
Domino jokorako piezak

Dominoa zenbakidun bi karratuz osaturiko piezez jokatzen den mahai-jokoa da. Jokatzeko erabiltzen diren pieza horien multzoa izendatzeko ere erabiltzen da domino hitza. Bertsio ohikoenean, 28 piezak osatzen dute dominoa: pieza bakoitzak 0tik 6rako puntu-kopuru bana erakusten du bi karratuetan (0-0, 0-1, ..., 0-6, ..., 2-0, ..., 2-6, ..., 6-6), puntu kopuruak errepikatuz, baina ordena kontuan hartu gabe (1-3 eta 3-1 puntuekin pieza bakarra dago). Jokoaren aldera anitz dago, baina gehienetan jokalariei pieza kopuru bat banatzen zaie eta txandaka mahai-gainean piezak jartzen joaten dira, bata bestearen ondoan, jartzen duten piezako zenbakia mahaiko piezen multzoko muturretako zenbaki berdin batekin lotuz; azkenean, piezarik gabe geratzen den jokalariak irabazten du. Jokoa Antzinako Egipton sortu zen; Txinara Mah Jong izeneko jokoa sortuz zabaldu zen eta Europara Italiatik sartu zen XVIII. mendean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.