Domu Santu egun
Wikipedia(e)tik
Fra Angelicok margoturiko Domu Santuak
Domu Santu, Santu guztien edo Omiasaindu eguna fededunek santu baten jaialdian hutsegitea barkatzeko Urbano IV.ak ezarritako jaialdia da.
Eliza Katoliko Erromatarrak azaroaren 1ean eta Eliza Ortodoxoak Mendekoste osteko lehendabiziko igandean ospatzen du; Anglikano eta luteranoek ere ospatzen dute. Egun horretan liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzen dituzte. Herrialde askotan jaieguna da, tartean Hego Euskal Herrian, non hilerrietara joateko ohitura dagoen.
Hurrengo egunean Defuntuen eguna ospatzen dute, oraindik Garbitokian dabilen hildakoen arimak laguntzeko.
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |