Don Tancredo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tauromakian, Don Tancredo Espainian XX. mendeko lehen erdialdean egiten zen lantze bat da. Zezena ateratzean, zuriz eta era barregarrian jantzitako pertsona bat oinarri baten gainean jartzen zen zutik, zirkinik ere egin gabe. Horrela, zezenak ez zuen berarengan erreparatzen, estatua edo zelakoan, eta ez zen beraren aurka oldartzen. Lantze berriarekin ospetsu bihurtu nahi zuen Tancredo López toreatzailea izan zen, eta hortik datorkio izena. Gerora, dirua eta ospea nola edo hala irabazi behar zuten pertsona xumeak ziren tauromakia modaliatte honetan harduten zutenak, oso arriskutsua baitzen, harrapaketa ugariek erakutsi zutenez. XX. mendeko erdialdera debekatua izan zen. Lantzearen izenetik dontancredismo terminoa sortu zen gazteleraz, geldotasunezko jarrera adierazteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]