Donald Knuth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donald Knuth

Donald Ervin Knuth (Milwaukee, Wisconsin, 1938ko urtarrilaren 10a) konputazio zientzietako aditurik miretsienetariko bat da. Konputazio zientzien arloko erreferentzia errespetatuenetarikoa den The Art of Computer Programming («programatzearen artea») lanaren egile izateagatik da batez ere ezaguna. Praktikoki algoritmoen analisi eremua sortu zuen eta beste hainbat adar teorikoetan ekarpenak egin ditu. TEX sistema tipografikoaren eta Metafont diseinu sistemaren egilea da, eta «programazio literario»tzat ezagutzen den programaketa estiloan aitzindari.

Bizitza

Lehenbizi matematikak ikasi zituen Case Institute of Technology ikastetxean, eta han BS (Bachelor of Sciences) eta MS (Master of Sciences) diplomak lortu zituen aldi berean. 1963an Matematikako doktoregoa lortu zuen Kaliforniako Institute of Technology Unibertsitatean. Han hainbat ikerketa egin zituen Stanfordeko Unibertsitateko informatikako irakasle izan aurretik.

1962. urtean hasi zuen The Art of Computer Programming lana, eta zazpi aletan banatzeko asmoa erakutsi zuen. Lehenengo hirurak besterik ez zituen idatzi, eta milioi bat aletik gora saldu zituen. Beste lan batzuez gainera, hamar urte baino gehiago eman zituen edizio sistema baten inguruan eta testu orrialde batera eramateko proiektuan, TEX sistema tipografikoan hain zuzen.

Hainbat zientzia akademiatako kide da, Pariskokoa besteak beste. Paris, Oxford eta San Petersburgoko unibertsitateetako honoris causa doktore da, bai eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetakoa ere.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donald Knuth Aldatu lotura Wikidatan