Donapaleu

Koordenatuak: 43°19′41″N 1°02′02″W / 43.3281°N 1.0339°W / 43.3281; -1.0339
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:22, 29 iraila 2016
Donapaleu
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Donapaleuko eliza.

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Saint-Palais
AuzapezaJean-Jacques Loustaudaudine (2008-2014)
Posta kodea64120
INSEE kodea64493
Herritarradonapaleutar
Kokapena
Koordenatuak43°19′41″N 1°02′02″W / 43.3281°N 1.0339°W / 43.3281; -1.0339
Map
Azalera7,44 km2
Garaiera67 metro
Distantzia30 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria1.840 (2018:  104)
Dentsitatea249,19 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,75
Ugalkortasuna[1]‰ 44,74
Ekonomia
Jarduera[1]% 63,01 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,56 (2011)
Langabezia[1]% 6,18 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 19,19 (2010)
Erabilera% 2,2 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendeko herri berria


Donapaleu[2] Nafarroa Behereko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Amikuze eskualdeko herriburua. 2013. urtean 1.854 biztanle zituen.

Geografia

Sarbideak

A-64 autobidearen 4. irteera da Donapaleukoa. RD-8, RD-11, RD-302, RD-511, RD-933 eta RD-2933 errepideek ere zeharkatzen dute udalerria.

Hiruak-Bat, SNCF eta Bidegain konpainiek autobus zerbitzuak eskaintzen dituzte Donibane Garazi, Baiona, Akize eta Orthezeraino.

Hidrografia

Donapaleu Arbailetan jaiotako Biduzek ez ezik bere ibaiadarrak diren Behotegi eta Eiheratxar errekak ere zeharkatua da.[3]

Auzoak

  • Mendebaldea
  • Ekialdea

Garrüze Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1 arte.

Udalerri mugakideak

Toponimia

Jatorrizko izena Iriberri bazuen ere, egungo Donapaleu izena 926an Kordoban martirizatutako Done Pelaio kristau santuaren izenetik datorkio.[4]

Frantsesezko Saint-Palais izenak itxura hauek izan ditu:

Okzitanieraz Sent Palai izena du.

Historia

XIII. mendearen hasieran Nafarroako erregeak Iriberri izeneko hiribildua sortu zuen eskualdeko epaitegi eta kartzela ezartzeko (egungo Gambetta karrikan zeuden). Horrexegatik errege armarria eman zion.

1351an Karlos II.a Nafarroakoak hiribilduari moneta xehatzeko eskubidea eman zion, 1672 arte langia martxan izango zena.

Joanes III.a Nafarroakoak 1472an foruak eman zizkion: ostiraletako azoka, ardi-azoka neguko asteazkenero eta Pazko astelehenean zaldi-azoka.

XVI. mendean Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuenean, Henrike II.ak bertan Nafarroako Gorteen egoitza plazaratu zuen, Luis XIII.a Frantziakoak Pauera eramango zuena.

Errege jauregia udaletxe bihurtu eta Donejakue bideari esker herria garatu zen. Luis XVI.a Frantziakoak 1784ko azaroan ediktu argitaratu eta Arrozen zegoen Utziat hospizioa, Izuran zegoen Haranbeltz hospizio eta Donapaleun bertan zegoena desegin eta Donapaleun ospitalea eraiki zuen, «Nafarroako gure Erresumaren hiriburua zelako».[10]

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Donapaleuko barrutia[5] Bidaxune, Akamarre, Garrüze, Iholdi, Larzabale, Ortzaize, Baigorri, Donibane Garazi, Donamartiri eta Donapaleuko kantonamenduek osatu zuten. Bestetik, Donapaleuko Kantonamenduak Aiziritze, Amendüze-Unaso, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Behaskane-Laphizketa, Gamue-Amikuze-Zohazti, Gabadi, Ilharre, Larribarre-Sorhapürü, Ostankoa, Donapaleu bera eta Uhartehiri udalerriek osatua izan zen.

Alkateak

Agintaldia Alkatea Alderdia Lanbidea
1995-2014 Jean-Jacques Loustaudaudine

Demografia

Donapaleuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Herri eta hiri senidetuak

Ekonomia

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Lur-Berri kooperatiba nagusia izanik.[12] Turismoa ere bultzatzen da.[13]

Kultura

Erakustaldiak

Euskara

Euskararen erabilera (behe-nafarrera) oso zabaldua dago, 1968an udalerriak 1.350 euskaldun zituen, erdigunean biztanleen %50, eta kanpoko auzoak kontuan hartuta, %80.[12]

Ondasun nabarmenak

Pilota plaza

Ekipamenduak

Hezkuntza

Udalerriak haur eskola bi, publiko bat eta pribatu bat (Etxekopar), ikastetxe bat (Léon Bérard[17]) eta nekazal-lizeo pribatu bat (Jean Errekarte lizeoa[18]) ditu.

Osasungintza

Donapaleutar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia: 128. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (II).
  3. Sandre datu-basea
  4. a b c d e Jean-Baptiste Orpustan "Nouvelle toponymie basque", Presses universitaires de Bordele, 2006, ISBN 2-86781-396-4
  5. a b c d Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque"
  6. Nabarrengoseko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. Lehuntzeko abadairen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. José Yanguasek argitaratutako paperak
  9. Direktorioak bultzatutako izenen aldaketa
  10. Jatorrizko hitzak, frantsesez: «étant la Capitale de notre Royaume de Navarre».
  11. Hiri senidetuen urtekaria
  12. a b (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Donapaleu», Auñamendi Entziklopedia.
  13. Nafarroa Behereko turismo bulegoa
  14. Besta egunak
  15. Mérimée datu-basea
  16. Mérimée datu-basea
  17. Léon Bérard ikastetxearen webgunea
  18. Jean Errekarte lizeoaren webgunea

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donapaleu Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa