Donazaharre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Donazaharre

 Nafarroa Beherea
Donazaharreko San Piarres Usakoa eliza, atzealdean Herriko Etxea ikus daiteke.
Donazaharreko San Piarres Usakoa eliza, atzealdean Herriko Etxea ikus daiteke.

Donazaharreko armarria

Izen ofiziala Saint-Jean-le-Vieux
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Donibane Garazi
Auzapeza Pierre Eiherabide (2008-2014)
Herritarra donazahartar
Koordenatuak 43°9′57″N 1°11′32″W / 43.16583°N 1.19222°W / 43.16583; -1.19222Koordenatuak: 43°9′57″N 1°11′32″W / 43.16583°N 1.19222°W / 43.16583; -1.19222

Donazaharre kokapena.png

Eremua 11,64 km2
Garaiera 171 – 500 m
Distantzia 4 km Donibane Garazira
Posta kodea 64220
INSEE kodea 64484
Biztanleria 880 bizt.
Dentsitatea 75,6 bizt./km²

Donazaharre Nafarroa Behereko erdialde-hegoaldeko udalerri bat da, Garazi eskualdekoa. 1999an 880 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharre RD-933 (antzinako RN-133), RD-18 eta RD-22 errepideek zeharkatua da.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik[1] Errobiko ibaiadarra den Lauribar pasa da. Baita azken honen ibaiadarra den Arzubi erreka eta bere ibaiadarra den Apateko erreka.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behorlegiko mugan Aphanize mendia dago, hortik Burdin Olatze zeharkatuz Zuberoan dauden Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra joan daiteke. Biduze eta Errobi arroen artean kokatuta, iparraldean Eltzarreko ordokia du.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bassabürüa
  • Herri
  • Urrutia

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharre euskarazko toponimoa Donibane Zaharraren laburketa da[2].

Antzinean Imus Pyrenaeus zuen izena, latinez[2]. Frantsesezko Saint-Jean-le-Vieux toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Sant-Juan-el-Viejo (1479, Baionako kapitulua[4]), San-Juan-lo-Bielh (1513, Iruñeko paperak[5]), S-Iean le Vieux (1650) eta Sanctus-Petrus de Saint-Jean-le-Vieux (1685, Baionako elizbarrutiaren kolazioak[6]).

Frantziako Iraultzaren garaian, Direktorioak Franche izena bultzatu zuen udalerrirako[2]. Okzitanieraz Sent Joan lo Vielh du izena eta aragoieraz, berriz, San Chuan lo Biello.

Harrieta toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Ferriette (XII. mendea, Baionako eskutitzak[7]), Arrieta (1525, Comptos Ganberaren paperak[8]), Harrieta (1621, Martin Biscay[9]) eta Harriette (1863, Raymondek aipatua[3]).

Irunberri toponimoak[3], berriz, honakoak: La salle d'Irumberri (1328, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[10]), Yrumberri (1621, Martin Biscay[9]) eta Irumberry (1863, Raymondek aipatua[3]).

La Magdeleine toponimoak[3] beste hauek: La Magdelena (1513, Iruñeko paperak[5]) eta La Magdelaine (1763, Baionako elizbarrutiaren bisitak[11])

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren garaian, Donazaharre Imus Pyrenaeus zen, Pirinioen oinean zegoen geltokia, Antoninoren Ibilbidean aipatua zena (IV. mendean batua baina 211. urteko mapetan oinarriturik)[12]. J.-L. Tobieren araketek termak eta monetak aurkitu zituzten udalerrian

Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an eraitsi zuen gaztelu bat ere bazen bertan.

Priorena etxean (antzinean priorearen etxea zena, hortik izena), Donibane Garazi eta Garazi eskualdeko ahaldunak batzen ziren.

Philippe Veyrinek[13] Donazaharren 1660 arte estatu-zibilarekin lotuta zeuden errituak gaztelaniaz egin ohi zirela esan zuen, Eiheralarren bezala.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donazaharre Franche, Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.031 659 879 1.040 1.183 1.221 1.047 1.121 1.210
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.137 1.063 955 929 927 944 1 052 915 890
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
920 917 922 876 830 800 844 785 717
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2007 - -
714 704 744 904 910 880 855 - -

Oharra: 2007ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia Lanbidea
1989-2008 Pierre Gastellou
2008-2014 Pierre Eierabide

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak haur-eskola bi ditu, bata publikoa (Donazaharre[14]) eta bestea pribatua (Saint-Michel).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Larzabaletik datorrena. Hurrengo udalerria Donibane Garazi da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharreko jaiak abuztuaren lehen igandean ospatzen dira

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen erabilera (behenafarrera) oso zabaldua dago: 1968an udalerriak 626 euskaldun zituen, erdigunean 180 eta kanpoko auzoetan 446.[15]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutia auzoan (Donazaharreren izen zaharra dena), Donibane eliza erromaniko eta Harrieta gazteluaren[16] aztarnak daude, biak XIII. mendekoak.

San Piarres Usakoa

Eliza XII. mendekoa da, Orreagako monasterioaren menekoa zena. Hau ere eraitsia izan zen eta portale erromanikoa besterik ez zen geratu. 1630. urtean berriztatua izan zen[17].

Apat-Ospitale

Izenak adierazten duen moduan, monasterio eta ospitalea izan zen 1286. urtean Jerusalemgo Zaldun Ospitalarioek ireki zutena, Donejakuerantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gaur egun, San Blas kapera erromanikoa bakarrik geratzen da, errota zahar baten ondoan dagoena. Laborantza-biltegi moduan dago erabilia[18][19][20].

Ikusteko beste lekuak:

Donazahartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sandre datu-basea
  2. a b c Mérimée datu-basea:
  3. a b c d e f Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  4. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. a b José Yanguasek argitaratutako paperak
  6. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8.   Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea .
  9. a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
  10. Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
  11. XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  12. Gérard Folio. "La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine", "Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25" "Histoire de la fortification", 2005 ISBN 2-11-094732-2, Online
  13. Philippe Veyrin "Les Basques"Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6, 131. orr
  14. Donazaharre eskola
  15. Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Donazaharre: Lengua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  16. Mérimée datu-basea: Harrieta gaztelua
  17. Mérimée datu-basea: San Piarres Usakoa
  18. Mérimée datu-basea: San Blas
  19. Mérimée datu-basea: Magdeleine eliza
  20. Mérimée datu-basea: San Blas eliza Apat-Ospitalean
  21. Mérimée datu-basea: erromatar aztarnategia
  22. Mérimée datu-basea: Arsoritzea baserria
  23. Mérimée datu-basea: Haritzaldea baserria
  24. Mérimée datu-basea: Mariotenea baserria
  25. Mérimée datu-basea: Sokarroa baserria
  26. Mérimée datu-basea: Irunberri gaztelua
  27. Mérimée datu-basea: Xala
  28. Mérimée datu-basea: Bidegurutzea
  29. Mérimée datu-basea: Madeleine gurutzea
  30. MMérimée datu-basea: Bella Esponda gotorlekua
  31. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  32. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  33. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  34. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  35. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  36. Palissy datu-basea: Hilarriak
  37. (Euskaraz) Berria egunkaria: Eiherak orainean eta geroan ere
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donazaharre Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa