Done Bikendi eliza (Uztaritze)
- Artikulu hau Uztaritzeko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Done Bikendi (argipena).
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Uztaritze, |
|||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 43°23′53.7756″N 1°27′20.1522″W / 43.398271°N 1.455597833°WKoordenatuak: 43°23′53.7756″N 1°27′20.1522″W / 43.398271°N 1.455597833°W | |||
| Garaia | XIII. mendea | |||
|
|
||||
Done Bikendi eliza Uztaritzeko (Lapurdi) eliza da.
[aldatu] Historia eta deskribapena
XIV. mendeko jatorrizko eraikin gotikoa Frantziar Iraultzan bertan behera utzi zen eta 1859an, Charles Besoin arkitektuaren eskutik eraikin berri baten eraikuntza hasi zen, estilo neogotikoduna. Gurutze latindarraren forma du, habearte batek kontrakantxa bat duelarik ondoan. Ataridun ezkila dorrea 1869an amaitu zen, orratz bat duelarik gainean. Sarrerako eskalinata 1867rako zegoen amaiturik. Kanpoko eta kanpandorreko eskailerak, ordea, 1911an. Barrualdeak dekorazio eta margo neogotikoak ditu. 1935ean, oinaztura batek sua eragin zuen eta ondoren, 1946an irudi guztiak berriz margotu eta koroa dekoratu zituen André Trébuchet margolariak. Eliza, koroa mendebalderantz eta atartea ekialderantz izanik, ez dago tradizio liturgikoaren arabera orientaturik. Galeria eta margo muralek inguruko lurraldeko itxura ematen diote elizari.
2001eko abuztuaren 3an, barruko dekorazioa eta selauruak monumentu historiko izendatu zuten.[1]