Donegalgo konderria
| Donegalgo konderria County Donegal (en) Coonty Donegal (sco) Contae Dhún na nGall (ga) |
|
|---|---|
![]() |
|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Lifford |
| Biztanleria | 146.956 biztanle |
| Azalera | 4.841 km2 |
| Webgunea | |
Donegalgo konderria (gaeleraz Dún na nGall) Irlandako ipar-mendebaldean dago kokatuta, Ulsterreko probintzian.
4.841 km2-ko azalera dauka eta 146.956 biztanle zituen 2006an (30.35 biz./km2).
Lifford/Leifear dauka hiriburu eta Letterkenny/Leitir Ceanainn hiri nagusi (17.723 biztanle 2006an).
Eduki-taula |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Irlanda osoan bezala, Donegalgo hizkuntza nagusia ingelesa den arren, gaelerak pisu handia du. Horrez gain, konderri horretan Ulsterko eskozieraren hiztunak ere badira.
[aldatu] Gaeltacht
Gaeltachteko zati garrantzitsua da lurralde hau, eta gaeleraren hainbat hiztun biltzen ditu. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Gaoth Dobhair/Gweedore herria (1.400 biztanle inguru 2002an), Irlanda osoko udalerri gaelikorik handiena baita.
Hurrengo herriek ere gaelikodun kopuru esanguratsua daukate:
- Árainn Mhór/Arranmore.
- Gleann Cholm Cille/Glencolmcille.
- Gort a' Choirce/Gortahork.
- Na Dúnaibh/Downings.
- Oileán Toraigh edo Tory uhartea.
- Rann na Feirste/Rannafast.
[aldatu] Donegaldar ospetsuak
- Kolunba Ionakoa (521-597), santua eta misiolaria.
- Proinsias Ó Maonaigh (1922-2006), biolinjolea eta musikaria.
- Rory Gallagher (1948-1995), gitarrajolea.
- Seán McGinley (1952-2009), aktorea.
- Clannad, folk musika taldea.
- Cathal O Searcaigh (1956-), olerkaria, antzerkigilea eta itzultzailea.
- Enya (1961-), abeslaria.
- Mairéad Ní Mhaonaigh (1962-), biolinjolea eta Altan musika taldeko abeslaria. Proinsias Ó Maonaigh musikariaren alaba.
- Altan, folk musika taldea.
[aldatu] Kanpo loturak
|
||||||||||||||||
