Donejakue bidea
| Donejakue bidea1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 669 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
| Donejakue bidea, Frantzian1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 868 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Donejakue bidea[1] Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.
UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Ibiltarien etorreraren hasiera [aldatu]
Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.
Ikurra [aldatu]
Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.
-
Ikurra Tournaiko katedralan
Bide nagusiak [aldatu]
Euskal Herrian [aldatu]
Donejakue bidea egiteko Euskal Herritik zehar hiru aukera nagusi daude: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea. Bigarren mailako beste adar bat dago, halaber, Iruñea eta Agurain Sakanatik lotzen dituena[2]
Nafarroako Bidea [aldatu]
- Izura-Azme (Frantziako hiru bidek bat egiten duten lekua)
- Larzabale-Arroze-Zibitze
- Donazaharre
- Donibane Garazi
- Luzaide
- Orreaga
- Aurizberri
- Auritz
- Bizkarreta-Gerendiain
- Lintzoain
- Zubiri
- Atarrabia
- Burlata
- Iruñea
- Zizur Txikia
- Zizur Nagusia
- Zarikiegi
- Uterga
- Muruzabal
- Obanos
- Gares
- Zirauki
- Lorka
- Bilatorta
- Lizarra
- Villamayor de Monjardin
- Urantzia
- Torres del Rio
- Viana
Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. Haien artean hiru Ostabaten biltzen dira, Donibane Garazitik jarraituz eta Orreagatik Pirineoak zeharkatzen ditu, bestea Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik, Leondik, Lugotik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, Santiago de Compostelaraino.
Erromes bidea apostoluaren zerraldoa «aurkitze»arekin batera hasi zen. Astur Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak konkistatzen, musulmanekiko mugak hegoalderantz eramanez. Gaztelako lurrak irabazi eta tinkaturik, eta arriskurik gabe, nafar eta gaztelar erregeek, Bidearen garrantziaz jakitun, herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, burguak ezartzen dute merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatzen dira erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona.
Kostaldeko Bidea [aldatu]
- Lehenbiziko Jardunaldia: Irun - Donostia
- Bigarren Jardunaldia: Donostia - Zumaia
- Hirugarren Jardunaldia: Zumaia - Markina-Xemein. Ibilbide honetan aurkitzen da Debako Santa Maria Erregerena elizako atari gotiko polikromatua.
- Laugarren Jardunaldia: Markina-Xemein - Gernika-Lumo. Ibilbide honetan aurkitzen da Ziortzako monasterioa edo Kolejiata, Donejakue bideko gune garrantzitsua, bertan erromesek gaua igaro ohi zuten beraientzat berariaz zegoen ospitalean.
- Bosgarren Jardunaldia: Gernika-Lumo - Bilbo
- Seigarren Jardunaldia: Bilbo - Muskiz
- Zazpigarren Jardunaldia: Muskiz - Balmaseda
Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso II.a Asturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantauriar mendikatea zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.
Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantses Bidea edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.
Barnealdeko Bidea [aldatu]
- Lehenbiziko Jardunaldia: Irun - Andoain
- Bigarren Jardunaldia: Andoain - Beasain
- Hirugarren Jardunaldia: Beasain - Zalduondo
- Laugarren Jardunaldia: Zalduondo - Gasteiz
- Bostgarren Jardunaldia: Gasteiz - Argantzun - Buradon Gatzaga
- Seigarren Jardunaldia: Argantzun - Buradon Gatzaga
Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren: batzuek kostaldeko bideari jarraitzen zioten; besteek, barnealdeko errege-bideari. Azken horiek, Gipuzkoa zeharkatu eta Lizarrateko tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantses Bidearekin bat egiteko, dela Santo Domingo de la Calzadan, dela Burgosen (Briviescatik igaro ondoren). Gipuzkoako barnealdean zehar zihoan bide horrek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.
Espainian [aldatu]
Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea [aldatu]
Espainiako Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da. Izuran sortzen da, Frantziako lau bide nagusienetako hirutako erromesak elkartzen diren lekuan eta Orreagatik barrena jarraitzen du Espainian Santiago de Compostelaraino, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, Leon eta Lugo igarota.
Camino Aragonés edo Aragoiko Bidea [aldatu]
Frantziako laugarren bide nagusia den Via Tolosana bidearen jarraipena da. Somportetik barrena jarraitzen du Espainian bideak, Huescan, Zaragozan eta Nafarroan barrena, Garesa heldu arte. Herri horretan elkartzen da Nafarroako Bidearekin, Santiago de Compostelarainoko tartea egiteko.
Camino del Norte edo Kostaldeko Bidea [aldatu]
Frantziatik datorren Soulaceko Bidearen jarraipena da, Irundik aurrera. Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartzen da, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko.
Frantzian [aldatu]
Frantzian lau bide nagusi dira:
- Via Turonensis (Parisen hasi eta Toursen barrena doan bidea)
- Via Lemovicensis (Vezelayen hasi eta Limogesen barrena doan bidea)
- Via Podiensis (Puy-en-Velayen hasten den bidea)
- Via Tolosana (Arlésen hasi eta Tolosan barrena)
Bibliografia [aldatu]
Nafarroako Bidea [aldatu]
- José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
- El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
- Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X
Kostaldeko Bidea [aldatu]
- El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
- Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
- Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
- Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
- El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
- Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior+B73
- Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004
Barnealdeko Bidea [aldatu]
- Donejakue bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Jose Maria Satrustegi eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Santutegiko done forma Hegoaldeko tradizioan», Euskera, XLIV, 1999, 2.
- ↑ (Euskaraz) guaixe.net
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Jose Luis Orella: "Konpostelara bideak Euskal Herrian barrena"
- (Euskaraz) Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa: "Done Jakue Bidearen Euskadiko I. Topaketa"
| Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ||
|---|---|---|
|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea |
||
| Gizateriaren Ondarea Espainian | ||
|---|---|---|
|
Alhambra, Generalife eta Albayzín • Aranjuezko errege jauregia • Méridako arkeologia multzoa • Tarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoa • Ávilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizak • Burgosko katedrala • Cáceres • La Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako Agiritegia • Altamirako leizea • Kordoba • Cuenca • Doñana • El Escorial • Garajonay • Eivissa • Las Médulas • Aragoiko arkitektura mudejarra • Asturias eta Oviedoko monumentuak • Kataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadia • Pobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte Perdido • Úbeda eta Baeza • Mediterraneo itsasoko labar-artea • Lugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • Salamanca • San Cristóbal de La Laguna • San Millán de Yuso eta Susoko monasterioak • Santa María de Guadalupe • Santiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktua • Serra de Tramuntana • Llotja de la Seda • Teide • Toledo • Alcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoa • Bizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* |
||
| Gizateriaren Ondarea Frantzian | ||
|---|---|---|
|
Albiko aita santuen hiria • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amiensko katedrala • Arc-et-Senansko errege gatzaga • Arlesko monumentu erromatar eta erromanikoak • Avignongo Aita Santuen jauregia eta zubia • Bordeleko kaiak • Bourgesko katedrala • Carcasona • Chartresko katedrala • Pianako kalatuak • Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak • Done Jakue bidea* • Belgika eta Frantziako ezkila-dorreak • Fontainebleauko jauregia • Monte Perdido • Lascauxko kobazuloa • Le Havre • Loira ibarra • Lyon • Fontenayko abadia • Canal du Midi • Mont-Saint-Michel • Nancyko plazak • Kaledonia Berriko urmaelak • Orangeko erromatar antzokia eta garaipen-arkua • Paris, Senaren ibaiertzak • Provins • Reimsko katedrala, San Remigioren basilika eta Tau jauregia • Pont du Gard • Saint-Savin-sur-Gartempeko abadia • Vaubanen gotorlekuak • Saint-Émilion • Salins-les-Bainsko gatzaga • Estrasburgo • Versaillesko jauregia eta parkea • Vézelayko basilika eta muinoa * Euskal Herrian |
||