Donemiliaga
|
Donemiliaga |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | San Millán / Donemiliaga |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Aguraingo Kuadrilla |
| Alkatea | David Lopez de Arbina Ruiz de Egino (Bildu) |
| Herritarra | donemiliagar |
| Koordenatuak | 42°52′29″N 2°22′34″W / 42.87472°N 2.37611°WKoordenatuak: 42°52′29″N 2°22′34″W / 42.87472°N 2.37611°W |
| Eremua | 85,41 km2 |
| Garaiera | 600-1.275 m |
| Distantzia | 28 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01208 |
| Biztanleria | 728 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 8,52 bizt./km² |
| Sorrera | 1360 baino lehenago |
Donemiliaga (ofizialki San Millán / Donemiliaga) Arabako ipar-ekialdeko udalerri mugakidea da, Aguraingo Kuadrillakoa, Gasteiztik 28 bat kilometrora eta Gipuzkoako mugan dagoena.
Aguraingo exklabe batek bitan banatzen du udalerria eta, bestalde, Donemiliagak ere exklabe bat du Iruraitz herriaren mendebaldean.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Zadorra ibaia udalerri honetan sortzen da, bai eta haren ibaiadarra den Erdoña erreka ere. Halaber, Araiaren ibaiadarra den Ametzaga erreka eta honen adarrak diren Bikuña eta Estibarri Donemiliagatik igarotzen dira.
Iparraldean, Urkilla mendilerroa Gipuzkoarekiko muga naturala da, 1.100-1.200 metroko tontorrekin.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Oñati (Gipuzkoa).
- Hegoaldean: Agurain eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Ekialdean: Asparrena, Zalduondo eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Mendebaldean: Barrundia eta Agurain.
Historia [aldatu]
Etxe erromatar garrantzitsu baten hondarrak aurkitu ziren Durruma herriaren iparraldean, Albeiurmendi edo Albeiurbide izeneko aztarnategian. Hondakinok "Ab Asturica Burdigalam" (Astoreka-Bordele) galtzadarekin lotuta daude, adituen iritziz. Etxetzarrak termak izan zitezkeen, bertan berogintza sistema batez hornitutako bi gela handi aurkitu baitzituzten. Etxadia iturri klasikoen Alba ezaguna izan daiteke.[1].
Banaketa administratiboa [aldatu]
16 herri hauek osatzen dute Donemiliagako udalerria, 2011ko erroldaren datuen araberako biztanleak agertzen dira jarraian:
- Adana: 56 biztanle.
- Axpuru: 24 bz.
- Barria: 3 bz.
- Bikuña: 32 bz.
- Durruma: 82 bz.
- Egilatz: 44 bz.
- Erdoñana (udalerriko herriburua): 43 bz.
- Galarreta: 48 bz.
- Luzuriaga: 30 bz.
- Mezkia: 22 bz.
- Munain: 34 bz.
- Narbaxa: 104 bz.
- Okariz: 36 Bz
- Txintxetru: 33 bz.
- Uribarri Jauregi: 75
- Zuhatzu Donemiliaga: 62 bz.
Barriak ez du kontzejurik osatzen, Narbaxaren barnean baitago.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.757 | 1.778 | 1.925 | 2.134 | 1.855 | 1.887 | 1.688 | 1.555 | 1.173 | 836 | 685 | 709 | 716 |
Kultura [aldatu]
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Aizkomendiko trikuharria, Egilatzen. Euskal Herriko handienetakoa dugu, Bilarkoarekin batera. 1832an aurkitu zuten.
- Barriako Santa Maria komentua. Jatorrizkoa XII. mendekoa bazen ere, gaur egun ikus daitekeen eraikina XV. mendean eraiki zuten. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 2003an, monumentu sailkapenarekin.[2]
Jaiak [aldatu]
- Abuztuaren 20an San Bernardoren erromeria ospatzen da Barrian.
- Maiatzan, azken asteburuan jaia da Durruman.
Euskara [aldatu]
XIX. mendeko azken laurdenean, Paul Brocak Donemiliaga euskararen eremu barruan kokatu zuen; Koldo Zuazoren arabera, bertako aldaera mendebaleko euskara, erdialdekoa eta nafarreraren arteko hizkera zen, Arabako sortaldeko eremuan sailkatutakoa. Gaur egungo biztanleen % 20 inguru euskal hiztunak direla estimatzen da.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Donemiliagako Munaingo herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Donemiliagar ezagunak [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| 2011 | David Lopez de Arbina (Bildu) |
| 2007 | Maria del Carmen Liñares (EAJ) |
| 2003 | ? |
| 1999 | ? |
| 1995 | Maria del Carmen Liñares (EAJ) |
| 1991 | Rafael Ladrón de Guevara - (EAJ) |
| 1987 | Esteban Campo Perea - (Indep.) |
| 1983 | Esteban Campo Perea (EAJ) |
| 1979 | Ignacio F. Ruiz de Egino (EAJ) |
Bestelakoak [aldatu]
- Placido Luzuriaga (Narbaxa, XVI. mendea), fraidea.
- Juan Ruiz de Velasco (Galarreta, XVI. mendea), militarra.
- Joseph Tomás Ochoa de Aspuru y Segura (1711-?), zirujaua eta ministroa izandakoa Kuban.
- Juan Diaz de Garaio "Sakamantekas" (Egilatz, 1821-1881), gaizkile eta hiltzaile ezaguna.
- Ernesto Ladrón de Guevara (Durruma, 1950-), politikaria.
- Rafael Ladrón de Guevara (Erdoña, 1952-), txirrindularia.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) Aitor Iriarte Kortazarren Baños públicos romanos en Alava artikulua euskonews.com webgunean
- ↑ Barriako komentua kultura ondasun izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2003-02-03.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Donemiliaga Aguraingo Kuadrillaren webgune ofizialean
- (Gaztelaniaz) Donemiliaga udalerriko web orria, euskaraz lotura dauka, baina oraingoz datuak bakarrik ageri dira gaztelaniaz begiratzean gunea.
- (Gaztelaniaz) Donemiliaga Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz) Barriako komentua euskadi.net webgunean
| Donemiliagako herriak | ||
|---|---|---|
|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |
||
|
|||||||||||