Donetskeko oblasta
|
Donetskeko oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Donetsk | ||
| Eremua | 26.517 km² | ||
| Biztanleria | 4.542.280 (2008) | ||
| Dentsitatea | 171,3 bizt / km² | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera | ||
| www.donoda.gov.ua | |||
Donetskeko oblasta (ukraineraz: Донецька область, translit. Donets’ka oblast’), Ukrainako hego-ekialdeko oblasta da. Hego-mendebaldean Zaporijiako eta Dnipropetrovskeko oblastekin du muga, ipar-ekialdean Luhanskekoarekin, ekialdean Errusiako Rostov oblastarekin eta hegoaldean Azov itsasoarekin. 26.517 km²ko azalera du eta 2008an 4.542.280 biztanle zituen[1] (Ukrainako populazio osoaren %9,7). Hiriburua Donetsk da.
Eduki-taula |
[aldatu] Hiri nagusiak
Donetskeko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])
- Donetsk: 999.975 biztanle
- Mariupol: 482.440 biztanle
- Makiivka: 375.992 biztanle
- Horlivka: 279.061 biztanle
- Kramatorsk: 174.892 biztanle
- Sloviansk: 122.049 biztanle
- Jenakiive: 96.616 biztanle
- Kostiantynivka: 88.833 biztanle
[aldatu] Banaketa administratiboa
Oblasta hamazortzi raion edo barrutitan banaturik dago. 28 hiri, 23 barruti buru, 134 herri eta 1.124 herrixka daude[3].
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Industria
Donetskeko oblastak Ukrainako ikatz, altzairu eta burdin ekoizpen guztiaren erdia baino gehiago produzitzen du. Tamaina handiko 882 enpresa biltzen ditu eta 2.095 ertain-txiki daude[4].
[aldatu] Nekazaritza
Nekazal produktu nagusiak garia, azukre-erremolatxa, ekilorea, patata, okela eta esnea dira. 1999ko hasieran 2.108 etxalde zeuden zenbatuta[4].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Ukrainaren banaketa administratiboa World-gazetteer.com
- ↑ Donetskeko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
- ↑ Donetsk oblast, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ a b Ukrainako ministeritzen kabinetea — Donetsk
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) (Ukranieraz) (Errusieraz) Donetskeko oblasteko administrazioaren ataria
|
|||||||||||