Dongting lakua
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Dongting lakua. |
||||||
| Kokalekua | Hunan, |
|||||
| Eremua | 2.820 km² | |||||
| Betebidea | Yangtze, Xiang, Zi, Yuan eta Lishui ibaiak. | |||||
| Hustubidea | Yangtze | |||||
| Uharteak | Junshan | |||||
| Hiriak | Yiyang, Yueyang eta Changde | |||||
Dongting (txineraz: 洞庭湖; pinyinez: Dòngtíng Hú) Txinako Hunan probintziaren ipar-ekialdean dagoen lakua da. Bere azalera Yangtze ibaiaren uholdeen menpe dago: gutxienez 2.820 km² izatetik, 20.000 km² izatera hel daiteke. Hubei eta Hunan probintziak aintziratik hartzen dituzte bere izenak: Hubei "Lakuaren iparraldea" eta Hunan "Lakuaren hegoaldea" esan nahi dute.
Dongting lakua famatua da Txinako kulturan: Dragoi ontzien estropadak hantxe hasi zirelako. Dongtingo Junshan uhartea ere oso leku ospetsua da Txinan.
Han dinastiaren garaietan, Dongting Txinako lakurik handiena zen. Bere azalera zela eta, Zortziehuneko li Dongting (八百里洞庭) ezizena zuen. Gaur egun, herrialdeko bigarren handiena da (Poyang (鄱陽湖) nagusia izanik) bere azaleraren zati handi bat idortu egin delako.
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Koordenatuak: 29°18′38″N 112°57′05″E / 29.31056°N 112.95139°E