Donibane-Hondarribia Maratoi Erdia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donibane Lohizune-Hondarribia urtero ospatzen den lasterketa amateurra da.

Distantzia 21,100 km-koa da, (Frantziako Atletismo Federazioak homologatua). Ondorioz Maratoi erdia da. 2012an bere XV. edizioa ospatu zuen eta urteen zehar ibilbidea aldaketarik gabe mantentzen da. Donibane Lohizunetik Hendaiako hondartzarako bidea "corniche"-eko errepide gorabeheratsuan egiten da. Ondoren Hendaia eta Irun zeharkatzen dira Hondarribiko erdigunean amaitzeko.

2012an, Espainiako atletismo federazioak bere egutegitik kendu zuen lasterketa, antolatzaileak kanona ordaindu ez zuten eta. Honen ondorioz korrikalarien maila baxuagoa izan zen urte horretan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]