Donibane Garazi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Donibane Garazi

Nafarroa BehereaNafarroa Beherea
Donibane Garazi
Donibane Garaziko ikuspegia.
Garaziko armarria
Izen ofiziala Saint-Jean-Pied-de-Port (fr)
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Donibane Garazi (burua)
Alkatea Alphonse Idiart (2008-2014)
Herritarra donibandar / garaztar
Koordenatuak 43°9′54″N 1°14′8″W / 43.165, -1.23556 (Donibane Garazi)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°9′54″N 1°14′8″W / 43.165, -1.23556 (Donibane Garazi)

Garazi kokapena.png

Eremua 273 ha = 2.73 km2
Garaiera 180 m.
Distantzia 0 km Donibane Garazira
Postakodea 64220
64485 (INSEE kodea)
Biztanleria 1.417 bizt (1999)
Dentsitatea 519 bizt/km²

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua da, Donejakue Bidean kokatua. Bertakoak garaztarrak dira.

Errobi ibaiak zeharkatzen du.

Donibane Garazi eta Errobi gaineko zubia
Donibane Garazi lainopean, Izpurako mahastietatik ikusia

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Kantonamenduko hiriburua izateaz gain, lurraldeko eskualdeetariko bat den Garaziko hiriburua ere bada.

[aldatu] Komunikabideak

Udalerritik RD-933 (7 kilometrotara dagoen Arnegi doana) (antzinako RN-133), RD-918 (antzinako RN-132) eta RD-401 errepideak pasatzen dira.

[aldatu] Hidrografia

Ibañeta mendatetik gertu kokatuta, bertan Arnegi eta Lauribar lotzen dira. Errobi ibaiak udalerria ere zeharkatzen du[1].

[aldatu] Orografia

1.021 metroko altuera duen Munhoa mendia Baigorri eta Donibane Garazi artean dago.

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

Alde Zaharra Emobia errekaren eskuinaldean hasi zen, Lauribar iparraldeko muga izanik. Eskumaldean Zitadela eta ezkerraldean Uganga edo Urgane auzoak ditu. Zitadelatik gertu Saint-Jacques auzoa dago, ezkerraldean Saint-Michel dituena[2].

  • Uganga

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Toponimia

Frantsesezko Saint-Jean-Pied-de-Port toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Imus Pyrenœus (Antoninoren Ibilbidea), Donibane (1154an, Al Idrissik aipatua[4]), Via Sancti-Johannis eta Johannes-de-Cisera (1168an eta XII. mendean, Baionako eskutitzak[5]), Sanctus-Johannes-sub-Pede-Portus, San-Juan-del-Pie-de-Puertos, Sant-Johan-deu-Pe-deu-Port eta Sant-Johan-del-Pie-de-Puerto (1234, 1253, 1268 eta 1274an hurrenez hurren, Duchesne Bilduma CX eta CXIV Liburukiak[6]), Sant-Johan eta Sant-Johans (1277 inguru, Nabarreriako Gerra), Sanctus-Johannes-de-Pede-Portus (1302, Baionako kapitulua[7]), Sainct-Jean-du-Pied-des-Ports eta Sainct-Jean-du-Pied-pres-des-Ports (XIV. mendea, Jean Froissart kronikaria, IV. Liburukia), S-Iean Pié de Port (1650) eta Nive-Franche (1793) eta Jean-Pied-de-Port (1794).

Uganga auzoak berrik[3] Gange itxura zuen (1736, Baionako kapitulua[8]).

Okzitanieraz: Sent Joan Pè de Pòrt du izena. Gaztelaniaz, berriz, jatorrizko izena Santa Maria Cabo el Puente bazen ere, egun San Juan Pie de Puerto da.

[aldatu] Historia

[aldatu] Erdi Aroa

Donibane Garazi hiribildua XII. mendean eratu zen, zenbait mende geroago Karlos II.a Nafarroakoa bere "Erresumaren giltzatzat" hartuko duena. Bere garapenak Donazaharreri nagusitasuna kendu zion Urkullu eta Orreaga zeharkatzen zituen erromatar galtzadan.

Hiribildu zaharreko lehendabiziko eraikinen artean Errobitik gertu zegoen XII. mendeko Santa Eulalia eliza, Uganda auzoan dagoen "Toki Eder" izeneko etxean dagoen portale erromanikoa eta gertuko muinoan dagoen Mendiguren gaztelua, 1191an aipatua.

Hiribilduan bertan Antso VII.a Azkarrak (1152-1221), XIII. mendeko hasieran, gotorlekua eta eliza eraiki zituen.

1329an, Filipe Evreuxkoak (1328-1343) forua eman zion hiribilduari, hiriak berak harresiak, azokak eta feriak kontrola zitzaten. Era horretan, Donejakue Bidea egiten ari ziren erromesek bertatik igaro behar zuten Iruñera heldu baino lehen.

XV. mendeko Mendebaldeko Zismaren garaian, Avignongo aita sainduaren apezpiku zismatikoa izan zuen 1383 eta 1488 artean. Erromakoa, berriz, Baionan zegoen. (Jean Froissartek esan zuen apezpiku biek Orthezen bildu zirela Gaston Febusek deituak.)

[aldatu] Aro modernoa

1512an, Fernando Katolikoak bere errege legezkoak ziren Joanes eta Katalina Labritekoari Erresuma indarrez kendu eta hauek Biarnora alde egin behar zuten. Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta 1512ko abuztuan Donibane Garazi konkistatu zuen[9]. Albako dukeak gazteluaren defentsa gogortu zuen irailean.

Irailetik aurrera Joanes Labritekoak gidatutako armadak erresumak berreskuratzeari ekin eta Donibane Garazi hartu zuen. Garai hartan, hiribildua eskuz-esku aldatu zen askotan kalte ugariak izanik. Labritekoaren 20.000 soldaduek 1512ko azaroan hiribildu setiatu eta gotorlekuaren 1000-1800 soldaduek eutsi. Berriro 1516an ekin Orreagan hil zen ekainaren 17an.

1521eko maiatzaren 12an Labritarren Henrike II.a Nafarroakoak hiribildu setiatu eta 15ean konkistatu zuen. Ekainaren 30ean Noainen galdu eta hiru asteko setioa eta gero, Albako dukeak gotorlekua berreskuratu zuen. 1522an gaztelarrek hiribildua utzi eta 1524ko urtarrilean berreskuratu zuten. 1527an nafarrek berriro lortu eta zenbait hilabetez mantendu zuten[9].

1530ean, Karlos I.a Espainiakoak seigarren merindadea utzi eta gotorlekua txikitu zuen. Henrike III.a Nafarroakoak Frantziako tronua lortu eta Nafarroa eta Frantziako errege bihurtu zen, bere oinordekoek Karlos X.era arte erabiliko zuten titulu bera.

Erlijio Gerretan, 1567 Joana Labritekoak katolizismoa debekatu eta irailean Liga bat eta 1568ko martxoan altxamendua sortu zen. Katolikoen aterpea Montgomeryk 1570eko Errauts Ostiralean hiribildua hartu eta eliza bi erre zituen. Azkenean, Henrike III.ak egoera konpondu zuen[9].

[aldatu] Frantziako Iraultza

1789ko martxoan, Donibane Garazin bildutako Nafarroako Gorteek ez zuten bere burua Frantziako "probintzia"tzat hartu eta ez zituzten Frantziako Estatu Nagusietara ordezkariak bidali. Ekainean egindako bilera batean, berriz, lau ordezkari hautatu eta foruak errespetatu zitezela aginduak zituztela, Parisera bidali zizkieten. Hala ere, alferrik eta 1789ko abuztuaren 4eko gauean foruak abolituak izan ziren. Nafarroa Behereak, Ipar Euskal Herriko beste herrialde eta Biarnoekin batera Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuen[9].

1790eko martxoaren 4eko Legeak departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren. 1790eko Donibane Garaziko Kantonamenduak egun dituen udalerri berak zituen Donapaleuko Kantonamenduan zegoen Ainhize-Monjolose izan ezik.

Frantziako Iraultzan eta Lehen Inperioan izandako gudek gudu-zelai bihurtu zuten Donibane Garazi. 1793an, konbentzioa eta Espainia arteko gudan, orduko Nive-Franche gotorlekuak euskal ehiztariei ezker Frantzia defendatu zuen.

1813an Soultek gidatutako kontraeraso napoleondarra bertatik hasi zen Wellingtonek setiatutako Iruñea askatzeko. Pirinioak zeharkatuak izan zirenean, Miro jeneral espainiarrak udalerria setiatu bazuen ez zuen etsi eta Luis XVIII.a Frantziakoak hartu zuen.

1889an trenbidea Donibane Garazira heldu bazuen ere, XIX. eta XX. mendeetan hiriburua biztanleria ez ezik garrantzi politikoa ere galtzen ari da.


[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.121 1.286 1.421 1.632 1.771 1.979 2.332 2.085 1.979
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.752 1.939 1.959 1.972 1.641 1.556 1.545 1.546 1.600
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
1.682 1.638 1.566 1.404 1.517 1.591 1.541 1.541 1.537
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
1.612 1.686 1.729 1.563 1.432 1.417 1.513 - -

Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

[aldatu] Auzapezak

Agintaldia Auzapeza Alderdia Lanbidea
1995-2001 Charles Cabrol
2001-2014 Alphonse Idiart

[aldatu] Ekonomia

Donibane Garaziko enpresa nagusia pattarrak egiten duen SARL Étienne Brana da, Departamenduko elikagaigintzaren inportanteenetariko bat dena[10].

Laborantza (artoa, zuhainak, mahastiak, barazkiak) eta abeltzaintza (behiak, ardiak eta txerriak) dira jarduera nagusiak. Nafarroa Behereko merkataritza-gunea ere bada (astelehenetako azoka eta apiril, uztail eta abuztuko ardi eta gazta-feriak). Turismoak ere garrantzi handia du eskualdean[11].

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Uztailaren 15ean, Joan Maiorgakoa martiriaren eguna ospatzen dute[11].

[aldatu] Hizkuntza

Behe-nafarrera da garaztarren berezko euskalkia, zehazki ekialdeko aldaerakoa. Bertzela, ikastola eta bertso-eskola bana ere badituzte herrian.

[aldatu] Zinema

[aldatu] Ikustekoak

Zitadela

[aldatu] Ekipamenduak

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Hezkuntza

Udalerriak hiru haur-eskola- bata publikoa (Renaud) eta beste biak pribatuak (Sainte-Marie eta ikastola)-, ikastetxe bi- bata publikoa (Citadelle) eta bestea pribatua(Saint-Jean de Mayorga)-, lizeo publiko bat (lycée de Navarre) eta nekazal-lizeo pribatu bat (Frantses Enia) ditu.

[aldatu] Garaztar ezagunak

[aldatu] Galeria

[aldatu] Erreferentziak

  1. Sandre datu-basea
  2. Auñamendi Entziklopedia: Donibane Garazi
  3. 3,0 3,1 Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  4. XII. mendeko geografo hispano-arabiarrak
  5. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendea - Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. Duchesne Bilduma, 99-114. Liburukiak, Oihenarten paperak - Frantziako Liburutegi Nazionala
  7. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. 1736ko eskuizkribua - Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques
  9. 9,0 9,1 9,2 9,3 Gérard Folio. "La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine", "Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25" aldizkarian, 2005 ISBN 2-11-094732-2, Online
  10. Sud-Ouest: Classement des 50 premières entreprises agro-alimentaires
  11. 11,0 11,1 Hiru: Euskal Herriko hiriburuak
  12. Mérimée datu-basea: Haute-Ville
  13. Mérimée datu-basea - Zitadela
  14. Mérimée datu-basea: Gotorlekuak
  15. Mérimée datu-basea: Mendiguren gaztelua eta Zitadela
  16. Mérimée datu-basea: Zitadelako Karrika 3
  17. Mérimée datu-basea: Zitadelako Karrika 8
  18. Mérimée datu-basea: Zitadelako Karrika 31
  19. Mérimée datu-basea: Arkantzola Etxea
  20. Mérimée datu-basea: Lapurdi Etxea
  21. Mérimée datu-basea: Lapurdi Etxea
  22. Mérimée datu-basea: Apezpikuen prisioa
  23. Mérimée datu-basea: Mansart Etxea
  24. Mérimée datu-basea: Mansart Etxea
  25. Mérimée datu-basea: Espainiako karrika 9
  26. Mérimée datu-basea: Espainiako karrika 23
  27. Mérimée datu-basea: Etxehandia Etxea
  28. Mérimée datu-basea: Jasokundearen Eliza
  29. Mérimée datu-basea: Jasokundearen Eliza

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Donibane Garazi
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa