Donibane Lohizune
|
Donibane Lohizune |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Saint-Jean-de-Luz | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donibane Lohizune |
|
| Alkatea | Peiuko Duhart (2008-2014) | |
| Herritarra | donibandar / lohizundar | |
| Koordenatuak | 43°23′23″N 1°39′40″W / 43.38972°N 1.66111°WKoordenatuak: 43°23′23″N 1°39′40″W / 43.38972°N 1.66111°W | |
| Eremua | 19,05 km2 | |
| Garaiera | 0-84 m | |
| Distantzia | 22 km Baionara | |
| Posta kodea | 64500 |
|
| INSEE kodea | 64483 |
|
| Biztanleria | 13.579 bizt | |
| Dentsitatea | 712,81 bizt/km² | |
| Sorrera | XIII. mendea baino lehenago | |
| http://www.ville-saintjeandeluz.fr/ | ||
Donibane Lohizune[1] Lapurdiko udalerria da, Bizkaiko golkoko itsasertzean kokatua, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Baionatik 23 bat kilometrora dago, probintziako mendebaldean. Udatiarren egonleku ezaguna da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Donibane Lohizune Urdazuri ibaiaren amaieran dago, Zokoa eta Zibururekin batera badia turistiko garrantzitsua osatuz.
[aldatu] Udalerri mugakideak
[aldatu] Etxeak eta auzoak
- Akotze
- Basa Beltz
- Txantako
- Txibau
- Etxebiaga
- Erromardia
- Itxaka
- Jaldai
- Maiarkoenea
- Santa Bizara
- San Josepe
- Serres (herri zahar bat zen eta orain Azkain eta Donibane-Lohizunen artean dago)
- Urtaburu
[aldatu] Toponimia
[aldatu] Historia
Hiriaren historia itsasoari eta Done Jakue bideari lotua izan da. Erdi Aroan Santiago bidea egiten zuten erromesen ospitale zen Donibane Lohizune.
XIII. menderako hirigune komertzial garrantzitsua zen, bertoko portua kortsario bilgunea zen eta Bizkaiko Golkoa ikuskatu eta balearen arrantzan zebiltzan ontziak irteten ziren bertatik. XV. mendean euskal arrantzaleek Ternuako lehen kostaldeak aurkitu zituzten, eta balearen arrantzak izena eta aberastasuna eman zizkion Donibane-Lohizuneri.
1636n espainiarrek hiria hartu zuten, baina errege-armadak hurrengo urtean berreskuratu zuen.
Bere loria garaiak izan zituenean hiriak, esaterako Pirinioetako Itunaren ondoren (1659ko azaroaren 7a) Luis XIV.a hirira iritsi zenean Maria Teresa Austriakoa Espainiako infantarekin ezkontzera. Bikotea irten zen elizako atea hiru urtez izan zen itxita, inskripzio batek dioenez.
1713n Utrechteko Itunak Bretainia Handiaren esku utzi zuen Ternua, kolpe latza emanez Donibaneri. Gainera lehendik ere balea desagertua zen Bizkaiko golkotik, eta itsasoak apurtuak zituen badia babesten zuten Zokoa eta Saint-Barbeko barrak, portua eta hiriko zati bat suntsituz. Honen ondoriozko gainbehera izan zela-eta, arrantzale askok herritik alde egin behar izan zuten.
Geroago, badia itsasotik babesteko lanei ekin zitzaien, kaiak berreraikiz, baina ez zuten luzaroan iraun. XIX. mendean berreraiki ziren.
1790ko martxoaren 4ko legeak Frantziako egitura administratibo berria ekarri zuen, Pirinio Behereko departamendua sortuz, Bearno, Gaskonia eta Iparraldeko lurraldeak batuz. Iparraldean hiru barruti sortu ziren: Maule, Donapaleu eta Uztaritze, nahiz eta geroago azken hau Baionara eramango zen.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005eko biztanleriaren zenbaketa behin behinekoa da
[aldatu] Ekonomia
Herriko ekonomia itsas zabaleko arrantzarekin lotuta dago. Portuan Afrikako mendebaldean eta Ipar Amerikako kostalde atlantikoetan diharduten hainbat eta hainbat itsasontzi daude. Portua Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak kudeatzen du, eta Zibururekin batera ustiatzen dute.
Honez gain, turismoak ere garrantzi handia dauka, badian dauden hondartzek erakarrita.
[aldatu] Eraikinak
- San Joan Bataiatzailearen eliza. Erretaula 1670 urtekoa da. Bertan ezkondu zen Luis XIV.a Frantziakoa
- Luis XIV.a Frantziakoaren jauregia
- Joanoenia edo Infantearen etxea
- Donibane Lohizuneko Herriko Etxea
- Lorategi botanikoa: Itsasertzeko Paul Jovet baratze botanikoa
- Donibane Lohizune-Ziburuko geltokia
- Donibane-Ziburuko Gaztetxea
- Itsasertzeko Paul Jovet baratze botanikoa
[aldatu] Euskara
Donibane Lohizuneko gau eskola Ipar Euskal Herriko lehena izan zen. Ofizialki 1980ean hasi zen eta hori dela eta 2010ean 30. urteurrena ospatu zuen; aldiz, 1968tik eskolak ematen ibili ziren[2].
[aldatu] Azpiegiturak
[aldatu] Donibandar ospetsuak
- Pierre Urte (1664-1725), euskal idazlea eta gramatikaria.
- Jean Robin (1738-1821), euskal idazlea.
- Jean Baptiste Daskonagerre (1844-1927), euskal idazlea.
- Gaëtan Bernoville (1889-1960), frantsesezko idazlea.
- Michel Etxeberri (1919-1999), frantsesezko antzezlea.
- Jean Diharce "Iratzeder" (1920-2008), fraide eta euskal idazlea.
- Michele Alliot-Marie (1946), politikaria.
- Bixente Lizarazu (1969), futbolaria.
- Pantxika Telleria (1972), koreografoa.
- Peio Etxeberri-Aintxart (1973), historialaria eta politikaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Batzuetan Donibane Lohitzune (t letrarekin) idatzita ageri den arren, euskara batuan Donibane Lohizune da (Euskaltzaindiaren 108. araua, Lapurdiko udal izendegia).
- ↑ Donibane-Lohizuneko gau eskolak 30 urte, Argia, 2.251 zkia., 2010eko azaroaren 10a.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Donibane Lohizuneko Udalaren webgunea.
- (Euskaraz) «Lapurdiko kostaldea», Ihesi Euskal Herriko gidan.
- (Gaztelaniaz) Marie Claude Berger: «Donibane Lohitzune», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
| Donibane Lohizuneko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Akotze • Basa Beltz • Etxebiaga • Erromardia • Itxaka • Jaldai • Maiarkoenea • Santa Bizara • San Josepe • Serres • Txibau • Urtaburu • Xantako |
||
|
|||||||