Donibane Lohizune

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Donibane Lohizune

LapurdiLapurdi
Donibane Lohizune
Donibane Lohizuneren portua, atzekaldean eliza ikus daitekelarik.
Donibane Lohizuneko armarria
Izen ofiziala Saint-Jean-de-Luz
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Donibane Lohizune
Alkatea Pierre Duhart (2008-2014)
Herritarra donibandar / lohizundar
Koordenatuak 43°23′23″N 1°39′40″W / 43.38972, -1.66111 (Donibane Lohizune)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°23′23″N 1°39′40″W / 43.38972, -1.66111 (Donibane Lohizune)

Lohizune kokapena lapurdi.jpg

Eremua 19.05 km2
Garaiera 0-84 m.
Distantzia 22 km Baionara
Postakodea 64500
64483 (INSEE kodea)
Biztanleria 13,579 bizt (2006)
Dentsitatea 695 bizt/km²
Sorrera XIII. mendea baino lehenago
www.ville-saintjeandeluz.fr

Donibane Lohizune Lapurdiko udalerria da, Bizkaiko golkoko itsasertzean kokatua, Donibane Lohizuneko Kantonamenduan. Baionatik 23 bat kilometrora dago, probintziako mendebaldean. Udatiarren egonleku ezaguna da.

Donibane Lohizuneko hondartzara ematen duten etxaurreak

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Donibane Lohizune Urdazuri ibaiaren amaieran dago, Zokoa eta Zibururekin batera badia turistiko garrantzitsua osatuz.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

  • Akotz
  • Basa Beltz
  • Xantako
  • Chibau
  • Etxebiaga
  • Erromardi
  • Jaldai
  • Maiarkoenea
  • Santa Bizara
  • San Josef
  • Serres
  • Urthaburu

[aldatu] Historia

Hiriaren historia itsasoari eta Done Jakue bideari lotua izan da. Erdi Aroan Santiago bidea egiten zuten erromesen ospitale zen Donibane Lohizune.

XIII. menderako hirigune komertzial garrantzitsua zen, bertoko portua kortsario bilgunea zen eta Bizkaiko Golkoa ikuskatu eta balearen arrantzan zebiltzan ontziak irteten ziren bertatik. XV. mendean euskal arrantzaleek Ternuako lehen kostaldeak aurkitu zituzten, eta balearen arrantzak izena eta aberastasuna eman zizkion Donibane-Lohizuneri.

1636n espainiarrek hiria hartu zuten, baina errege-armadak hurrengo urtean berreskuratu zuen.

Bere loria garaiak izan zituenean hiriak, esaterako Pirinioetako Itunaren ondoren (1659ko azaroaren 7a) Luis XIV.a hirira iritsi zenean Maria Teresa Austriakoa Espainiako infantarekin ezkontzera. Bikotea irten zen elizako atea hiru urtez izan zen itxita, inskripzio batek dioenez.

1713n Utrechteko Itunak Bretainia Handiaren esku utzi zuen Ternua, kolpe latza emanez Donibaneri. Gainera lehendik ere balea desagertua zen Bizkaiko golkotik, eta itsasoak apurtuak zituen badia babesten zuten Zokoa eta Saint-Barbeko barrak, portua eta hiriko zati bat suntsituz. Honen ondoriozko gainbehera izan zela-eta, arrantzale askok herritik alde egin behar izan zuten.

Herriko Etxea, 1660an Luis XIV.aren egoitza izana.

Geroago, badia itsasotik babesteko lanei ekin zitzaien, kaiak berreraikiz, baina ez zuten luzaroan iraun. XIX. mendean berreraiki ziren.

1790ko martxoaren 4ko legeak Frantziako egitura administratibo berria ekarri zuen, Pirinio Behereko departamendua sortuz, Biarno, Gaskonia eta Iparraldeko lurraldeak batuz. Iparraldean hiru barruti sortu ziren: Maule, Donapaleu eta Uztaritze, nahiz eta geroago azken hau Baionara eramango zen.

[aldatu] Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
3.323 2.553 2.624 2.439 2.860 3.469 3.255 3.574 2.847
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
2.668 2.793 2.829 3.260 4.083 4.451 3.960 3.856 3.951
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
4.309 4.523 5.372 6.072 7.633 8.737 7.804 10.234 9.672
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
10.241 10.841 11.854 12.769 13.031 13.247 13.300 - -

2005eko biztanleriaren zenbaketa behin behinekoa da

[aldatu] Ekonomia

Herriko ekonomia itsas zabaleko arrantzarekin lotuta dago. Portuan Afrikako mendebaldean eta Ipar Amerikako kostalde atlantikoetan diharduten hainbat eta hainbat itsasontzi daude. Portua Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak kudeatzen du, eta Zibururekin batera ustiatzen dute.

Honez gain, turismoak ere garrantzi handia dauka, badian dauden hondartzek erakarrita.

[aldatu] Ikustekoak

San Joan Bataiatzailearen eliza

[aldatu] Donibandar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Donibane Lohizune