Donosita efektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:13, 19 martxoa 2013

Donosita efektua zuzentzaile ortografikoek sortutako fenomenoa da, non ordezteko hitz proposatua guztiz desegokia den.

Efektu honen izena adibide ezagun batetik dator, non gaztelaniazko zuzentzaile ortografikoek "Donostia" ordezten baitu "Donosita" hitza ipintzeko. Euskarazko zuzentzaileak erabiliz gero, "Donostia" hitza ez da "Donosita" bihurtzen, baina bestelako aldaketa desegokiak proposa ditzake: "Vitoria-Gasteiz" izan beharrean "Vitoria gastéis", esatebaterako. Zuzentzaile ortografikoaren erabiltzaileak proposatutako ordezkapenak arduragabe onartzen baditu, adibidez "Denak ordeztu" aukeratuz, aldaketak guztiz desegokiak izan daitezke, batez ere izen berezien kasuan.

Ingelesez "Cupertino" efektua deitzen zaio, gaizki idatzitako "cooperation" hitza "Cupertino" bihurtzen baititu[1], Kaliforniako hiri baten izena.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Beniamino Andreatta (Italiako barne ministroa), Briefing on "Review on the Overall-Security Situation in the Region", Mazedoniako Defentsa Ministerioaren webgunean.

Kanpo loturak