Donostia Arena 2016

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostia Arena 2016
Illunbe
Datuak
Kokapena Miramon pasealekua, 2. Donostia
Euskal Herria Gipuzkoa, Euskal Herria
Inaugurazioa 1998
Edukiera 11.000 ikusle
Jabea Donostiako Udala
Etxeko taldea Gipuzkoa Basket Club

Donostia Arena 2016[1] edo Illunbe Donostiako Anoeta estadioarekin parez-pare dagoen erabilera anitzeko esparrua da, hots, Anoetako kirolgunean kokatzen da.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Eraikin hau Illunbe aisialdi guneko eraikin nagusia da, bertan ostalaritzako guneak, jatetxeak, multizinemak eta abar daude. Ezaugarri esanguratsuenetako bat eraikinak duen estalki bilkorra da, hau beharren arabera zabaldu edota bildu egiten delarik.

Bere lehenbiziko erabilera zezenketetan oinarritzen zen, baina denbora igaro hala bere eskaintza zabalduz joan da. Gaur egun eraikinaren jarduera nagusia saskibaloia da.

Jarduerak [aldatu]

Saskibaloia, zezenketa, herri kirolak, musika emanaldi eta kontzertuak, freestyle motorrak, etab.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Illunbe Donostia Arena 2016 deituko da. Diario Vasco egunkaria

Kanpo loturak [aldatu]