Donostia Unibertsitate Ospitalea

Wikipedia(e)tik
(Donostia Ospitaleatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostia Unibertsitate Ospitalea
Hospital Universitario Donostia
Donostia Unibertsitate Ospitalea is located in Gipuzkoa
Osakidetza
Lekua Donostia
 Gipuzkoa
Oheak 1.172
Sailkapena Ospitale Publikoa
Sorrera 1953
Web orria

Donostia Unibertsitate Ospitalea (lehen Donostia Ospitalea deitua) Gipuzkoako ospitale nagusia da eta gaur egungo handiena Euskal Herrian, oheei eta beste adierazle batzuei dagokienez.

2005ean 1.172 ohe zituen, ia 50.000 ingresu eduki zituzten urte hartan, ia 30.000 ebakuntza egin zituzten, 666.000 kanpo kontsulta inguru eta ia 145.000 larrialdi atenditu.

Donostian kokatuta dago, Zorroaga auzoan.

[aldatu] Historia

Historikoki, Donostiako ospitaleak hiru izan dira: Arantzazuko Erresidentzia, Gipuzkoako ospitalea eta Amarako ospitalea edo "Toraxeko Gaixotasunen ospitalea". Hiru hauetaz gain, laugarren eraikin bat izan zen lehena eremu hartan egindakoa: Psikiatriako pabiloia Azken hau da zaharrena, 1953ko abuztuaren 12an inauguratu baitzuten. Tuberkulosiaren gaixoak atenditzeko sortu zuten, beti ere.

Bestela, 1960ko martxoaren 19an inauguratu zuten Ospitale Probintziala edo Gipuzkoakoa, erizaintzaren eskola izateko egin zuten eraikinean. Urte hartan bertan, abuztuaren 15ean Residencia Sanitaria del Seguro Obligatorio de Enfermedad zelakoa, erresidentzia, zabaldu zuten.

Osakidetzaren sorrerarekin, hiru zentroak bertan sartu zituzten, 1985etik aurrera. Halaber, izen berriak hartu zituzten, Arantzazuko, Gipuzkoako eta Amarako ospitaleak alegia.

Azkenik, 1997an ekin zioten hiru ospitaleak batzeko prozesuari.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak