Donostiako Aste Nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Aste Nagusian su artifizialak dira jende gehien biltzen duen ekitaldia. Irudian, su artifizialak Kontxako badiaren gainean.

Donostiako Aste Nagusia Donostian abuztuan ospatzen den jaialdi bat da. Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiak amaitu ondoren hasten da. Donostiako Aste Nagusia amaitu aurretik, Bilboko Aste Nagusia hasten da.

[aldatu] Sorrera

Donostiako Aste Nagusia, Jose Arana eskoriatzarrak sortu zuen XIX. mendearen amaieran. Loterian lortutako diruarekin, enpresaburu bihurtu zen. Zezenketen enpresaburu, hain zuzen ere, zezenketak oso gogoko baitzituen. Horren ondorioz, beranduago Atotxa futbol zelaia egongo zen tokian, zezen plaza bat eraiki zuen. Eta bertan eman zituen zezenketa jaialdiak, Donostiako Aste Nagusiaren sorrera hau delarik, hasieran, "Zezenketa Aste Nagusia" deitzen baitzen. Ondoren, denboran aurrera eginez, egun denera pasa zen Donostiako Aste Nagusia.

[aldatu] Aste Nagusiko ospakizunak

Aste Nagusian ospatzen diren ospakizunen artean, nabarmenena, su artifizialen lehiaketa da. Zaragoza, Valentzia, Italia eta beste toki askotako enpresa piroteknikoak ia urtero etortzen dira Donostiara, Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartzera.

Beste ospakizun ezagun batzuk, Saguesen antolatzen diren musika kontzertuak dira.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Donostiako Aste Nagusia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak