Donostiako Zinemaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostia Zinemaldia
Festival de San Sebastián
International Film Festival
62 zinemaldia kursaal.JPG
Kursaal jauregia eta Zurriola zubia gauez, Donostiako Zinemaldiaren egoitza nagusia, 62. ekitaldian zehar.
Sorrera 1953
Lekua  Donostia (Gipuzkoa)
 Euskal Herria
Sortzailea Donostiar Merkataritza Elkartea
Kategoria A - Lehiaketa ez espezializatua (FIAPF)
Saria Urrezko Maskorra
Zuzendaria José Luis Rebordinos
Egoitzak Kursaal jauregia
Victoria Eugenia antzokia
Maria Cristina hotela
Anoetako belodromoa
http://www.sansebastianfestival.com

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Donostia hirian antolatzen den zinemaldia da. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak A maila goreneko zinemalditzat izendatua du[1]. Lehen ekitaldia 1953ko irailaren 21ean izan zen. Europan garrantzitsu, entzutetsu eta zaharrenetarikoa da, Espainian garrantzitsuena eta baita gaztelania hiztunen estatu eremu geografikoan ere. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du, halere zinemaldi honetako zenbait ekitaldi Victoria Eugenia antzokian ere egin ohi dira. Sari nagusiak Urrezko Maskorra film onenari eta ohorezko Donostia Saria dira.

2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez International Film Festival).

Bere historiako gertakari garrantzitsuenetakoak honako hauek dira: Alfred Hitchcock zuzendariaren North by Northwest filmeko mundu mailako estreinaldia[2], Star Wars sagaren europar estreinaldia, Tim Burton zuzendariaren Batman europar estreinaldia, Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jonesek antzeztu zuten The Legend of Zorro filmaren europar estreinaldia edota Woody Allenen Melinda eta Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia izan dira.

Bere mende erdi baino gehiagoko izatean, zinemaldiak zinema munduko talentu berrien askoren aurkikuntza gauzatu du, era berean jadanik sona handia zuten kontsakratutako nazioarteko izarren agerpena eta babesaz ere gozatu ahal izan du, horien artean Gloria Swanson, Bette Davis, Glenn Ford[3], Gregory Peck, Elizabeth Taylor, Sophia Loren, Audrey Hepburn y Alfred Hitchcock hasta Robert de Niro, Antonio Banderas, Pedro Almodóvar, Al Pacino, Woody Allen, Tim Burton, Javier Bardem[4], Richard Gere, Glenn Close, Michael Douglas, Catherine Zeta-Jones, Mel Gibson, Demi Moore, Charlize Theron, Adam Sandler, Ben Stiller, Brad Pitt, Naomi Watts eta Ian McKellen daudelarik. Bere aurrekontu estuak eta gainontzeko nazioarteko zinemaldien lehiak ondorio bezala azken urteetako ekitaldietan Donostiara etorri diren izar kopuruaren gutxiagotzea ekarri du. Halere, zinema berak bereganatzen duen protagonismoak eta zinemaldian donostiarrek duten partehartzeak ekitaldian parte hartu edo bisitatzen dutenentzako nolabaiteko erakargarritasun bat da. Gizartearen konpromisoa eta zinema independentearen babesa zinemaldiaren azken ekitaldietako ezaugarrietako batzuk bilakatu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria Eugenia antzokiaren eskaileretatik gora XX. mendeko izar ugari igo izan dira.

1953an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren aurreneko ekitaldia jaso zen, hiriko Merkataritza Elkarteak Nazioarteko Zinema Astea izenarekin sortu eta bultzatu zuenean. 1954an Ikuskizunetarako Ministerio Nazionala eta Informazio eta Turismo Ministerioa ekitaldiaren antolakuntzaren arduradun bilakatu ziren eta honek Nazioarteko Zinemaldia izendapena bereganatu zuen, bi erakundeak lehendabiziko ekitaldi horretan jasotako emaitzekin gustora eta etorkizuneko asmo gehiago gurarekin gelditu zirelarik. Aipatutako 1954ko bigarren ekitaldi horrek Nazioarteko Zinema Ekoizle Elkarteen Federazioaren (FIAPF) B maila (zinemaldi ez lehiakorra) eskuratu zuen, frankistar gobernuak zentsura arindu eta ekitaldian aurkeztutako filmei zenbait abantaila fiskal eman izana saritzeko asmoz.

Alfred Hitchcock zuzendaria Donostiako zinemaldian birritan egon zen.

1955an Zinemaldiak bere ikurretako bat den lehendabiziko Zilarrezko Maskorra saria Giussepe de Santis zuzendariaren Giorni d'amore filmari eman zion. Zinemaldiak film atzerritar bati emandako aurreneko saria izan zen. Hurrengo urtean, 1956an, FIAPF erakundeak ez zuen Zinemaldia onartu. Zinema esperientzia donostiar hura desagerraraz zitekeen laino beltzezko garaia etorri zen. Erregimen frankistak zinemaldi hark Espainiaren ikuspegi moderno eta hiritar bat islatu zezan zuen interesa ikusirik, Palmako udalak ere zinemaldi hura hiri hartara mugitzeko sekulako interesa agerrarazi zuen, une hartan Zinemaldiak jasaten zituen zalantza eta krisiak Donostian ospatzen zela aitzakiatzat jarriz. Halere, agintari frankistek Zinemaldiak Donostian jarrai zezan erabaki zuten, bai eta estatubatuar zinemagintzari ateak ireki ziezazkion ere.

Urrats erabakikor honi esker, ekitaldiak behin-behineko bultzada jaso zuen, 1957an goreneko maila eman zitzaion, A maila (zinemaldi lehiakorra), Urrezko Maskorra sari nagusi bezala ezarri zelarik. 1958an goreneko mailako lehendabiziko ekitaldi horretan, Dino Risi zuzendariaren La nonna Sabella italiar filma garaile suertatu zen. Hurrengoan, 1958an, Tadeusz Chmielewski zuzendariaren Ewa chce spac filma saritu zen. Erabaki honek nahiko hika-mika sortu zituen, bere aurka kalitate handiagoa zuen film bat lehiatu baitzen: Alfred Hitchcocken Vertigo filma, Donostian bere mundu mailako estreinaldi berezia aurkeztu zelarik. Izar ugari etorri ziren, hauen artean Kirk Douglas zegoen, honek Zinemaldiko antolaketa eskasak prestaturiko programa nekagarria pazientzia handiz jasan zuelarik, Alfred Hitchcock bera berriz itzuli zen, hau Zinemaldiak Hollywoodeko zinemagintzan erakutsitako interesaren sari izan zen. Nahiz eta Vertigo filmarekin nolabaiteko injustizia bat pairatu izan, Hitchcockek hurrengo urtean Donostian bere North by Northwest filma estreinatzeko hitza bete zuen, halere oraingoan ere ez zuen Urrezko Maskorrik lortu ahal izan[5].

1957ko gorakadaren ondoren, 1963an Zinemaldiak A maila galdu zuen, nahiz eta hurrengo urtean berriz ere bereganatu zuen. 1980 eta 1984 urteen artean Zinemaldiak krisi larria jasan zuen. Honen arduradun Diego Galán bihurtzean aurreko goreneko mailarako bideari berrekin zitzaion, eta Donostia Saria ezarri zen.

Donostiako Zinemaldia Europako sonatu eta ospetsuenetakoa da, betiere Canneseko Zinemaldia, Veneziako Mostra, Berlinale edota Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldiarekin batera. Bertatik zuzendari, aktore eta ekoizle handiak igaro izan dira, bai sariak jasotzeko nahiz beren filmak lehiaketatik at erakusteko ere. Urtero irailaren bigarren hamabostaldian ospatu ohi da, Sail Ofizialaz gain (Lehiaketakoa) beste hainbat sail gehitzen zaizkiolarik, adibidez, Zabaltegi, sail monografikoak eta atzera begirakoak, eta zinemagintzarekin zerikusia duten gainontzeko ekintzak ere. Sail ofizialeko sariez gain, beste batzuk ere eman ohi dira, hauen artean Donostia Saria nabarmentzen delarik (zinemagintzako ibilbide handiei eskainia).

Gaur egun ekitaldi hau Zinemaldia deritzon elkarte anonimo batek antolatzen du, bere akzionariatuan zati berdinez Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (Espainiako Kultura Ministerioa), Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalak parte hartzen dutelarik.

Woody Allen zuzendaria 2004ko Donostiako Zinemaldian "Melinda eta Melinda" filmaren aurkezpeneko prentsaurrekoan zehar.

2001eko urtarriletik aurrera Zinemaldiaren zuzendaria Mikel Olaziregi gipuzkoarra da, Diego Galán ordezkatuz[6]. Zuzendari berriak Zinemaldiaren urte latzenetako batzuk bizi izan ditu. 2001. urtean, Zinemaldiaren bezperan, 2001eko irailaren 11ko atentatuak izan ziren, eta horren ondorioz, iparramerikar izarrak ez ziren bertaratu. 2003an ekitaldiaren gune garrantzitsuenetakoa den María Cristina Hotelean greba egin zen; hori zela-eta, bertan gertatu ohi den izarren bilgunea sakabanatu eginz en, eta izar horiei hiriko beste hoteletan eman zitzaien ostatu.

Ikusleak Kursaalaren barnealdean.

Halere, 2004an Woody Allenek bere Melinda & Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia Zinemaldiko 42. Ekitaldiko inauguraketa jaian zehar egin zuen[7], eta hori mugarri historiko bat izan zen Zinemaldiarentzat, zuzendari newyorkarraren ohiko estreinaldi lekua zen Veneziako Zinemaldia Donostiak ordezkatu baitzuen. Bi ekitaldi eztabaidagarriren ondoren, 2005, 2006 eta 2008. urteko 53, 54 eta 55. ekitaldiak Victoria Eugenia antzoki historikoaren berreskuratzeak positiboki markatu zituen, 2000. urtetik aurrera itxia eta berritze lanetan egon baitzen. Honekin batera Donostiara nazioarteko izar multzo bat etorri zen, hauen artean Samuel L. Jackson, Demi Moore, Roberto Benigni, Viggo Mortensen[8], David Cronenberg edota Richard Gere nabarmendu daitezkeelarik. Izarrei ongietorria emateko hurbildu ziren donostiar eta gipuzkoarrez osatutako jendetzak aurreko ekitaldietako kopuruak osoki gainditu zituen, eta honela ordura arte ekitaldian zehar antzoki eta zinemetan gertatzen ez zen bezala, Zinemaldiak donostiarren onarpen herrikoia berreskuratu zuen. Dena dela, Zinemaldiaren ezaugarri nagusiena eta beste zinemaldietatik ezberdintzen duena, donostiarrak berak erakartzeko duen ahalmena da: hauek, ekitaldian zehar, lepo egin arte betetzen dituzte soilik Zinemaldiko filmak emititzen dituzten hiriko zinema aretoak, betiere hauetarako sarrera salneurriak nahiko merkatuak daudelarik. Maila Goreneko Nazioarteko Zinemaldien Zirkuituan ikuslegoaren oniritzi hobe eta handiena jasotzen duen Zinemaldia izan ohi da.

2009ko Zinemaldian, Euskaldunon Egunkariaren itxiera gaitzesteko ekitaldia.

2008an Zinemaldiaren ibilbideko beste gorakada bat ematen da, bertan Woody Allenen filma berria aurkezten delarik: Vicky Cristina Barcelona, honetan Woody Allen bera eta Javier Bardem agertzen dira. Pedro Almodóvar zuzendariaren eskutik Antonio Banderasek Donostia Saria jaso zuen, eta Ben Stiller eta Robert Downey Jr. aktoreek arrakasta handiko Tropic Thunder filma aurkeztu zuten; zinemagintzaren perla edo harribitxi txikiak ere topa genitzake, adibide gisa Marradun pijamako haurra (gaztelaniaz El niño del pijama de rayas) liburuaren zinema egokitzapena. Sonako beste bisitari batzuk Donostia Sariaren irabazlea den Meryl Streep, eta John Malkovich izan ziren[9]. Beharbada 2007an Hollywoodeko akademiaren izendapena jaso eta Pagafantas bere azken filma amaitu berria zuen Borja Kobeaga zuzendariaren egotea faltan bota zen.

Donostiako Zinemaldia erdi maila on batean egonkortu da, eta mundu osoko zinemagintzako profesionalek goraipatzen dute. Bere aurrekontua, gaurko egunez, Espainian ospatzen diren zinemaldi guztietan handiena da (urteko 6,5 milioi euro inguru), babesleen diru-sarrera eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultura Ministerioak emandako diru-laguntzei esker erdi eta erdi finantzatzen da. Azken horren baitan dagoen Espainiako Zinemagintza eta Ikus-entzuneko Arteen Institutuak (gaztelaniazko laburdura ICAA) espainiar zinemaldien finantzaketarako sostengu gisa eskaintzen duen bere aurrekontu osoaren (2.200.000 euro) erdia Donostiako Nazioarteko Zinemaldira zuzentzen da, gainontzeko diru kopurua beste 41 zinemaldiei ematen dielarik[10]

2008an, ekitaldia ospatzen zen bitartean ETAk Espainiako Kantabria erkidegoan Luis Conde de la Cruz militarra hil eta gero, Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzak atentatua gaitzesteko eta ETAren aurkako mezua plazaratu zuen. Mezu hura film proiekzio batzuen hasieran irakurri zuten.

2009an, Donostiako Zinemaldiaren 57. ekinaldian, Euskal Herriko zinemagintzako eta kulturako hainbat eragilek Euskaldunon Egunkariaren itxiera gaitzesteko protesta ekitaldia egin zuten Kursaal jauregiaren aurrealdean.

Sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldia hainbat sailez osaturik dago:

Lehiaketako sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail Ofiziala zinemaldiko maila gorenena da. Bertan aurrekontu handiko filmak parte hartzen dute, betiere beste zinemaldietan aurkeztuak ez izaneko baldintzapean. Sail honetan parte hartzen duten batez besteko filma kopurua hamabostekoa izan ohi da.

Zuzendari Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari berrien lehen edo bigarren lanak biltzen dituen saila da. Lehenik Zabaltegi sailaren atal bat, 2012 urtean hasita sail propioa da.

Zabaltegi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltegi saileko filma emanaldirako sarrera Kursaal jauregian.

Argibide edo informazio sail bat da, egungo zinemagintzaren ikuspegi zabala eskaintzen da, bertan Perlak izeneko atalean aurretik beste zinemaldietan aurkeztuak izan diren film onenetakoak ikus daitezke, bai eta era guztierako filmeen proiekzioak Bereziak atalean[11]. Zinemaldiaren sail alternatiboa da: zuzendari eta aktore berrien aurkikuntzarako leku egokia da, baita sarritan gizarte pisu sakona duten konpromezudun filmena ere.

Zabaltegi, bere izenak dioen bezala leku ireki edo askea da: estilo, iraupen eta gai ezberdinei irekia. Sail Ofizialeko dotoreziatik urrun, sail honetako emanaldi edo proiekzioen giroa informala izan ohi da: ikuslegoa, zuzendariak eta aktoreen arteko harreman zuzenari bidea ematen dio, ikuslegoaren galderei erantzuteko eta hauekin ideien elkartrukea izateko dagokion filmeko egile eta partehartzaileen agertzea nahiko ohikoa izaten delarik. Azken puntu hau da zinemaldi honen puntu sendoa, baita beste zinemaldietatik ezberdintzen duen ezaugarri nagusienetakoa ere.

Zinemira - Euskal zinemaren panorama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zinemira Saria»

Sail berri hau 2009an sortu zen, bertan euskaldunek ekoitzi edo eginiriko zinemagintza agertzen da[12]. Ordura arte Zinemaldian Euskal Zinemaren Egun zehatz bat egoten zen, orain Euskal Zinemak sail honen bitartez askoz ere presentzia handiagoa izango du Zinemaldia osoan zehar.

Zinemira - Euskal zinemaren panorama saila Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute, EITBren babesarekin eta Ibai eta APV ekoiztetxe-elkarteen laguntzarekin. Sail hau Zinemaldiko lehiaketako sailen barnean dago, bertan 6 euskal filma estreinatu eta 3 aldiz ikus ahal izango direlarik.

Horretaz gain, Zinemiraren barnean Kimuak 2009ko katalogo berriaren proiekzioa emango da: urte osoko euskal filma laburren aukeraketa. Kimua katalogoa Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen dute. Honen helburua euskal filma laburrak munduan ezagutaraztea eta hedatzea da. Sail hau profesionalentzat bakarrik da.

Sail honen barnean Victoria Eugenia antzokian ospatzen den Euskal Zinemaren gala dago.

2009ko Zinemira Saria Imanol Uribe zuzendariak jaso du[13].

Horizontes latinos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kursaalerako sarrera Zinemaldian zehar.

Sail honetan Espainian oraindik kaleratu gabeko zuzendari latinoek zuzenduta, zati handi batean Latinoamerikan filmatu edota erabat finantzatuak eta komunitate latinoei buruzko gaia duten filmak aurkezten dira[14]. Bi sailez osatuta dago:

  • Made in Spain: Zinemaldiko Sales Office bulegoaren laguntzarekin batera espainiar filmen hautaketa zehatza eskaintzen da.
  • Zinema eraikitzen: Bere helburua aurre-ekoizpen aldian dauden latinoamerikar eta espainiar film independenteei aukera berriak eskaintzea da, eta Tolosako Latindar Ameriketako Zinemagintzen Topaguneko laguntzaz filma hauen zuzendari eta aktoreei ikuslegora ailegatzeko urrats erabakikor baten gisa elkartruke leku bat eskaintzea.

Sail honen sorkuntzarekin Zinemaldiak hispaniar/latinoamerikar eremuko zinemaldien arteko bere nagusitza postua indarberritu zuen. Bere espainiar eta latinoamerikar zinemagintzen erakusketa zabalarekin, azken urteen buruan Zinemaldiaren ikur bereizgarrinietako bat bihurtu da, bai eta bere aktibo garrantzitsuenetako bat ere.

Lehiaketatik kanpoko sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzera begirakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemagintzako pertsonaia ezberdinen omenez burututako filma klasiko edo modernoen zikloez osatutako saila da. Ekitaldi bakoitzean hiru atzerabegirada daude:

  • Atzera begirako klasikoa: Ziklo honetan aktore edo zuzendari klasiko baten omenez filma klasikoak proiektatzen dira.
  • Atzera begirako tematikoa: Atzera begirako honetan ongi aukeratutako filmen bitartez gizarte gai zehatz baten inguruan jarduten da.
  • Atzera begirako garaikidea: Omendutako pertsonaiak zuzendu edo antzeztutako filmen ziklo batek osatzen du, pertsonaia hau gaur egungo zinemagintzan oraindik aktiboki jardunean egon behar du.

Urtero Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoak eskaini zaizkien gai edo zinegileei buruzko zenbait liburuxka argitaratzen ditu[15]. Langintza honetan aitzindaria izanik, Zinemaldiak argitaratutako liburuak ekitaldi honek nazioartean duen islada handienetakoa duten elementuak dira.

Belodromoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oliver Stone, 2006ko ekitaldian World Trade Center bere filma Belodromoan aurkezten.

Anoetako belodromoan ikuslego herrikoi baten aurren filmak emititzean datza, hauek gehienbat haurrak direlarik. Aipatutako eraikin horretan makropantaila bat ezarri eta mota guztietako ikuslegoarentzat programatutako filmak jartzen dira[16]. Emanaldi hauen helburua zinemaldia hiritar guztiei hurbiltzea da.

Jarduera paraleloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema Eskolen Nazioarteko Topaguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldian zehar Zinema Eskolen Nazioarteko topaguneak ospatu ohi dira, Europa eta Latinoamerikako zinemagintza ikasleen arteko ideia eta esperientzien elkartrukea da, honen barnean ikasle hauek zinemalanak proiektatzen direlarik. Arte deritzon europar telebista kultural katea eta Frantziar Gobernuaren laguntzaz antolatuta daude, kate horretan emititu aurretik Atelier/Masterclass delakoan burututako lanen mundu mailako estreinaldiak ere proiektatzen dira[17]. Etorkizuneko zinemagileen lanei ahal den ikuspen handiena eman nahian, zinemaldiak bere bideoteka eta Sales Office bulegoa bitarteko gisa jartzen ditu.

Sales Office[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak zinemgintzako profesionalen zerbitzurako Sales Office deritzon bulegoa jartzen du[18], bulego hau profesional hauek finantzaketa akordioak edota filmen ekoizpenak burutu ahalbidetzeko diseinatua dago, bere antolaketak giro lagunarteko eta egoki batean profesional ezberdinen arteko kontaktuak errazten dituelarik.

Sales Officek interneterako lotura, kabinadun bideoteka, proiekzio aretoak, bilera aretoak, informazioguneak eta argibideguneak eskaintzen ditu.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Zinemaldiak antolaturiko jaiak ekitaldi honetako beste ezaugarri bat dira. Gauero María Cristina Hotelan, Kontxako badiako diskoteketan, Aiete jauregian edota Miramar jauregian ospatu ohi dira, eta mundu osoko zinemako aktore, ekoizle, zuzendari eta kritikarien bilgune izaten dira.

Zinemaldia bisitatu duten aktore eta zuzendari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

           

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail Ofizialean, hurrengo sari hauek banatzen dituzte (zinemaldiko sari nagusiak):

Sail ofizialetik kanpoko sariak:

  • Kutxa - Zuzendari Berriak saria.
  • Publikoaren TCM saria.
  • Euskaltel Gazteriaren saria.
  • Horizontes saria
  • TVE Beste Begirada saria.
  • Zinema Mugimenduan saria.
  • Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa saria
  • Fipresci saria.
  • Signis saria.
  • Gipuzkoako Odol-emaileen Elkartearen Elkartasun Saria.
  • Sebastiane saria

Sari Ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Maskorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Urrezko Maskorra»

Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra»

Donostia Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostia Saria (Zinemaldia)»

Egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldia Donostiako hainbat lekutan garatzen da. Antolakuntzaren bulegoak Victoria Eugenia antzokian kokatzen dira, eta urtez osoz irikiak daude: Zinemaldiaren arduradunak urteko hamabi hilabeteetan zehar datorren ekitaldia antolatzen egon ohi dira. Proiekzioak honako leku hauetan izaten dira:

Auditoriumean Sail Ofizialeko filmak proiektatzen dira eta inauguraketa jaiak, amaiera eta sari-emate ekitaldiak ospatu ohi dira. Ganbera aretoan Zabaltegiko filmak proiektatzen dira, bai eta beste zenbait proiekzio berezi ere. Kursaaleko Balioaniztun Aretoetan Sales Office eta beste informaziogune bulegoak kokatzen dira.
1999. urterarte Zinemaldiaren egoitza nagusia izan zen. 1953. urtetik aurrera bertatik nazioarteko zinemaren izar nagusiak igaro dira.
Hiriko antzoki zaharrena da, 1843an sortua, Zinemaldiko zenbait proiekzio beregan hartu ohi ditu.
Nahiz eta Zinemaldiaren berezko gune bat ez izan, Zinemaldira datozten izarrei ostatu emateak soilik, interes eta garrantzi bereziko toki bilakatzen du. Bere luxuzko gela eta egongeletatik azken garaietako nazioarteko zinemagintzako pertsonaia nagusienak igaro dira.
Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan kokatzen da, San Telmo museoarekin parez-pare. Areto honetan dokumentalak, prentsarako emanaldiak eta ikuslegoari irekiak dauden beste hainbat filma izan ohi dira.
1986ko ekitaldian Oliver Stone zuzendariaren Salvador filma belodromoan jendaurrean eta pantaila erraldoian proiektatu zen lehenbiziko filma izan zen, hortik aurrera jada gaur egun ohitura den belodromoko proiekzioen usadioari hasiera eman zitzaion.

Hiru gune hauetaz gain, Zinemaldian zehar hiriko zinema areto gehienetan ekitaldiko sail ezberdinetako filma ezberdinak proiektatzen dira. Moru honetara, gura duen edozein hiritarrek Zinemaldiko filma guztietaz gozatu ahal dezakelarik.

Zinemaldiko zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Zinemaldia Aldatu lotura Wikidatan