Donostiako portua

Wikipedia(e)tik
(Donostiako kirol-portuatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostiako portua
Donostiako portua, Euskal Herria.jpgDonostiako portuaren irudia.
Herria Donostia
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea Gipuzkoa
Koordenatuak 43°19′21″N 01°59′19″W / 43.3225°N 1.98861°W / 43.3225; -1.98861Koordenatuak: 43°19′21″N 01°59′19″W / 43.3225°N 1.98861°W / 43.3225; -1.98861
Garaia Erdi Aroa
Helbidea Parte Zaharra
Donostiako portua is located in Donostia erdigunea
Donostiako portua


Donostiako portua edo Donostiako kaia Gipuzkoako hirugarren arrantza kairik garrantzitsuena da.

Donostiak 2004an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterrerako, eta 2009an 13. Harrapaketei dagokienez, 2000. urtean 955.000 kilo arrain inguru bildu zuten kaian eta 2009an aldiz 913.000.

Eduki-taula

[aldatu] Inguruko eraikinak

XIX. menderarte debekatuta zegoen bertan etxebizitza-erakinik egitea, gauean harresi barrura erretiratu beharra baitzegoen legez. Alabaina, baimena eman ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun etxeak egin ziren. Bertako etxabeetako sotoetan daude arrantzale-sotoak (eta hainbat jatetxe, gaur egun), baita Kamingantxo inguruko eraikuntzaren sotoetan ere. Kaiarribako sotoetan, berriz, Donostiako arraun eta ur-kiroletako taldeen sotoak daude.

Portuan daude, era berean, Aquariuma, Donostiako Ontzi Museoa (antzinako Kontsuletxearen edo Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren egoitza, garai batean donostiarrek Torrea izenez ezagututako eraikina), Arrantzaleen Lonja, San Pedro eliza eta Aita Mariren omenezko monumentua. Parte Zaharreko etxeekin mugan, antzinako harresietatik zutik geratzen den horma zati bakarra ageri da.

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak