Donostiako musika hamabostaldia
Donostiako musika hamabostaldia edo besterik gabe Musika Hambostaldia 1939an eta Gipuzkoako hiriburuan sortutako kultura ekimena da, musika klasikoaren arlokoa. Euskal Herriko eta espainiar estatuko musika jaialdirik zaharrena da, bai eta Europa osoko zaharrenetarikoa ere. Urtero antolatzen dute abuztuan, eta egitarauak ehun kontzertu eta ikuskizun baino gehiago eskaini ohi du, Donostiako hainbat tokitan egindakoak.
Azken urtoetan bestela hiritik kanpo ere burutzen dituzte hainbat ekitaldi, "Hamabostaldi Ibiltaria" delakoan, orain arte Getaria, Hondarribia, Mutriku, Zumaia eta Errenterian besteak beste).
Hamabostaldiaren "Newslettera" edo buletina "La Quincena" izena dauka eta elebidun argitaratzen dute.
Eduki-taula |
Egoitzak [aldatu]
Egoitza donostiar ofizialen artean Victoria Eugenia antzokia, Kursaal jauregia, Miramar jauregia, Chillida-Leku, Artzain Onaren katedrala, Santa Maria basilika, San Bizente eta Santa Teresa komentua ditugu.
Zikloak [aldatu]
Organo, Aintzinako Musika, Musika Garaikidea eta Interprete Gazteen zikloek egitaraua osatzen dute. Hauekin batera, Haurren Eguna, Hamabostaldi Ibiltaria edo Musika Aitzaki eta beste jarduera batzuk ere aipatzekoak dira.
Orkestrak [aldatu]
Besteak beste, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londreskoa, Clevelandekoa, La Scalakoa, San Petersburgokoa, Bavierako Irratiarena, Txekiakoa, Frantziako Orkestra Nazionala, Espaniakoa eta Euskadikoak bertan parte hartu dute musikaldiaren historian zehar.
Halaber, Ataúlfo Argenta, Colin Davis, Münch, Neumann, Rafael Frühbeck de Burgos, Muti, Mehta edo Maazel zuzendariak aipatzekoak dira.
Ballet [aldatu]
New York City Ballet, Tokyo Ballet, London Festival Ballet, Lausanako Béjart Ballet edo La Scalakoa Hamabostaldian egon izan dira beste batzuen artean.
Musikariak eta abeslariak [aldatu]
Nicanor Zabaleta, Arthur Rubinstein, Henryk Szeryng, Alicia de Larrocha, Maria João Pires, Mstislav Rostropóvich edo Christian Zacharias musikariek eta Plácido Domingo, Alfredo Kraus, Luciano Pavarotti, Beniamino Gigli, Jessye Norman, Montserrat Caballé, Teresa Berganza edo Mirella Freni abeslariek parte hartu izan dute ere bai.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez)Hamabostaldiaren webgune ofiziala
- (Ingelesez)(Frantsesez)"European Festivals Association"
| Donostiako urteroko kultura jaialdi eta ekitaldiak | ||
|---|---|---|
|
Maiatza Dantzan · Surfari Surfilm Festibal · Zinemaldia · Musika Hamabostaldia · Beldurrezko Astea · Literaktum · Jazzaldia · Giza eskubideen Zinemaldia · Film laburren lehiaketa |
||