Doogie Howser, M.D.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doogie Howser, M.D.
Deskribapena
Atalak97 atal (4 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena21-23 minutu
KateaABC

Doogie Howser, M.D. AEBtako komedia-drama telesail bat da. 1989ko irailaren 19tik 1993ko martxoaren 24ra ABC katean aireratu zen. 4 denboralditan banaturiko 97 atalez osatua dago.

Telesailaren eszena ezagunenetako bat protagonistak (Neil Patrick Harris) atal bakoitzaren amaieran ordenagailuaren pantailaren aurrean eseri eta atal horretan ikasitako bizitzaren lezio berriari buruz idazten duenekoa da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Douglas "Doogie" Howser (Neil Patrick Harris) nerabea eta doktorea David (James B. Sikking) doktorea eta Katherine Howserren (Belinda Montgomery) semea da. Haurra zelarik leuzemia birritan gainditu, eta esperientzia latz hartatik ere medikuntzarekiko zaletasuna hasi zen. Ondoren haur adimendua zela jabetu ziren, 9 urterekin institutua amaitu, 14 urterekin medikuntzan lizentziatu, eta 16-18 urterekin jada bere aitaren ospitale berberan medikua da.

Aktoreak

Kanpo loturak