Doonagore gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Doonagore gaztelua
Doonagore Castle.jpg

Doonagore gazteluaren irudia.

Herria Doolin. Clare Konderria.
Koordenatuak 53°00′31″N 9°23′18″W / 53.00861°N 9.38833°W / 53.00861; -9.38833Koordenatuak: 53°00′31″N 9°23′18″W / 53.00861°N 9.38833°W / 53.00861; -9.38833
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia Gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da
Doonagore gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Doonagore gaztelua

Doonagore gaztelua harresi batez inguratutako XVI. mendeko oin borobilduko dorretxea da, Irlandako Errepublikako Clareko konderrian dagoen Doolin kostaldeko udalerritik kilometro eskasera kokatzen da. Cliffs of Moher itsaslabar ospetsuetatik oso hurbil dago. Bere izenak irlanderaz "muino borobilduen gotorlekua" edo "ahuntzen gotorlekua" esan nahi du; Doolin Point lurmuturra menderatzen duen muino batean gainean eta garaiera handiagoa duen irrati poste baten aldamenean kokatzen da, azken hau Doolineko kaira inguratzen diren itsasontzien erreferentzia gisa erabiltzen delarik. Gaur egun gaztelua oporleku pribatua da, jende arrunta bertaratzeko inongo aukerarik gabekoa.

XIII. mendean Tadgh MacTurlough MacCon O'Connor buruzagiak gaztelua Trá Leachain mehatzetik ateratako harriz eraiki zuen, halere gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da. 1582an Sir Turlough O'Brieni dohaintzan eman zitzaion, jauntxo hau Ennistymon udalerrikoa zen, Doolinen mugakide den udalerria hain zuren ere. 1588an, Armada Garaetezinaren Ingalaterra koskistatzeko saiakeraren porrotaren ondorengo atzeraldian, Clare konderriko Sheriffa zen Boetius MacClancyk espainiar hondoratze batetik bizirik atera ziren 170 itsasgizon espainiar preso egin eta gaztelu honetan urkatu zituen, hauen gorpuak Doolinetik hurbil dagoen Cnocán an Crochaire izeneko tumuluan lurperaturik daude.

Gaztelua XIX. mendearen hasieran zaharberritua izan zen, baina mende honen erdialderako Nagle sendiaren zaintzan zegoelarik berriz ere hondatzen hasia zen. 1970eko hamarkadan O'Gorman deiturako erosle estatubatuar baten enkarguz Lardner & Partners etxeko Rex MacGovern arkitektoak berriztatu egin zuen, gaur egun O´Gorman sendia bertan bizitzen jarraitzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doonagore gaztelua eta bere inguruko paisaiaren irudi panoramikoa.
Doonagore gaztelua eta bere inguruko paisaiaren irudi panoramikoa.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doonagore gaztelua Aldatu lotura Wikidatan