Doraemon
Wikipedia(e)tik
| Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Doraemon (jatorrizko japonieraz ドラえもん) japoniar manga sail bat da, Fujiko F. Fujiok asmatutakoa. Gero, hainbatetan gertatu ohi den bezala, anime telesail oso ezagun bat bilakatu zen. Sailaren protagonista, etorkizunetik etorritako Doraemon izeneko katu kosmikoa da, Nobita Nobi umea laguntzera iritsia. Doraemonek poltsiko magiko bat du eta XXII. mendeko makina bat tresna ateratzen du Nobita laguntzeko. Euskal Herrian ETB 1 kanalak emititu izan du eta oso ospetsua da.
Hasierako abestia euskaraz [aldatu]
-
- Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon
- Ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon.
- Zein pozik bizi diren amets batetik bestera
- Bere lagun eta adiskidekin batera.
- Katu kosmikoa magoa ere bada.
- Bai! Egia da hori!
- Pron pon pon, gora eta gora beti
- Doraemon!
- Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon
Bukaerako abestia euskaraz [aldatu]
-
- Alai gabiltza denok
- Harantza ta honantza
- Lore tartean pozik
- Salto ta dantza
- Halaxe gabiltza bai
- Bilintzi-balantza
- LARALALALA LARALALALA
- Galdu gabe esperantza
- Gizon helduak, beti serio
- Umeak berriz noiznahi pio ta pio
- Eskuak eman elkarri maitasunez
- Eta bizi gaitezen umore onez!
- Ai amona, ai-ai aitona
- Hementxe gaituzue bromaz-broma!
- Bertan dugu Tokio, urruti Erroma
- Guztiontzat bakea ta zoriona
- Alai gabiltza denok
Kanpo loturak [aldatu]
- (Japonieraz) Web ofiziala
- (Japonieraz) Filmen web ofiziala
- (Euskaraz) Hasierako abestia entzun
- (Euskaraz) Bukaerako abestia entzun
| Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |