Dorothy Parker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dorothy Parker gaztetan

Estatu Batuetako idazlea (West End, New Jersey, 1893 - New York, 1967). Vanity Fair eta The New Yorker agerkarietan argitaratu zituen lehen kontakizunak, A Month of Saturday lanean bildu zituenak (1971ean argitaratua). 1926. urtean plazaratu zuen lehen bertso-bilduma, Enough Rope. Sunset Gut (1928) eta Death and Taxes (1931) bertso-bildumak argitaratu zituen ondoren. Big Blonde kontakizun-liburuari esker sari bat eskuratu zuen hurrengo urtean, eta Laments for the Living (1930) eta After Such Pleasures (1933) kontakizun-liburuak argitaratu zituen ondoren. 1933an, bigarren senarrarekin batera, idatzitako istorioetan oinarritutako filmak egiten hasi zen; haietakoa da A Star Is Born (Izar bat jaio da) filma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dorothy Parker Aldatu lotura Wikidatan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dorothy Parker Aldatu lotura Wikidatan