Dorthonion

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dorthonion, Tolkienen legendarium ospetsuan, lurralde garai basotsu bat da, pinuz estalia, Beleriandeko iparraldeko mugetan dagoena. Ekialdeko muga bezala, Agloneko pasabideak banandutako Himringeko muinoak ditu, bere mendebaldeko muga, Mendi Inguratzaileak dira, iparraldean Ard-Galen, eta, hegoaldean, Nan Dungorteb eskualde osoa.

Bere izenak, Pinu Lurraldeak esan nahi du, zuhaitz hau baitzen nagusi, garaiera altuetara zuen egokitze bereziagatik. Orkoen inbasioaren ondoren, Dagor Bragollach izeneko gerran, lurralde hori, Taur-nu-Fuin edo Gaupeko Basoa deitzera pasa zen, hortik aurrera, Melkorren zerbitzariek domeinatu baitzuten.

Dorthonion, Finarfinen seme ziren Angrod eta Aegnorri eman zitzaien, eta euren anaia Finroden basailuak ziren, Nargothrondeko jauna zena; bere kokpaen estrategikoagatik, Ard-Galeneko lautada zaintzen zuen iparraldean.

Ladros[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladros, Dorthonionen iparrekialdeko muturrean zegoen eskualde bat zen, feudo bezala, Fingolfinek Bëorren herriko gizakiei eman ziena, bereziki Boromirri, Fingolfinek asko estimatzen zuena. Ard-Galeneko lurraldearekin eskualde mugakidea zenez, Ladros, zaintza gune estrategiko bat zen, eta lan hori egin zuten Bëorren etxeko gizakiek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]