Dortoka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dortoka
Fosilaren garaia: Triasiko berantiar-gaur egun

Florida box turtle Terrapene carolina
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Chelonia
Macartney, 1802
Ordena: Testudines
Linnaeus, 1758
Azpiordenak

Cryptodira
Pleurodira

Hedapen mapa
urdina: itsas dortokak; beltza: lehorreko dortokak

Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.

Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.

Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subordena Paracryptodira

Subordena Cryptodira

Subordena Pleurodira

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dortoka Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: dortoka .