Dositej Obradović
Wikipedia(e)tik
Dositej Dimitrije Obradovic, serbieraz Доситеј Димитрије Обрадовић (Cakovo, gaur egungo Errumania, 1742ko otsailaren 17a - Belgrad, Serbia, 1811) serbiar idazle, itzultzaile eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Fraide sartu zen, baina handik gutxira bizimodu hori utzi zuen bidaiatzeko eta ikasteko. Herrialde askotan ibili zen, Ekialdean eta Europan batez ere. Serbiako Hezkuntza ministro izendatu zuten, eta Serbiako Goi Mailako lehen Eskola antolatu zuen. Ilustrazioa Serbiara zabalarazi zuen. Itzultzaile-lanak egin zituen batez ere, eta itzuli zituen lanen artean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako hainbat maisulan dira, Esoporen fabulak, besteak beste. Horrez gainera, "Dimitri Obradovic-en bizitza eta abenturak" autobiografia idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.