Douglas D. Osheroff
Douglas Dean Osheroff (Aberdeen, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1945) fisikaria da.
Bizitza [aldatu]
Fisika-ikasketak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1972tik 1987ra, Bell laborategietan lan egin zuen. 1987an, Fisikako eta Fisika Aplikatuko katedra atera zuen Standfordeko Unibertsitatean. Superfluidotasuna 1930ean aurkitu zen, helio 4an. Zientzialariek uste zuten helio 3ak ez zuela superfluido gisa jokatuko.
Osheroff ikasle zela hasi zen helio 3arekin lanean, David M. Lee eta Robert C. Richardson fisikariekin batera. Hiru zientzialariok ez ziren superfluidotasuna ikertzen ari, isotopo horren ezaugarri magnetikoak baizik, oso tenperatura hotzetara eramanez. Hala ere, Osheroffek helio 3an presio-aldaketak sumatu uste zituen, eta isotopoa superfluido bihurtu zela pentsatu zuten zalantzarik gabe bai berak bai eta beste bi lankideek ere. Zientzialariek ez zituzten aintzat hartu emaitzok, harik eta hurrengo urtean beste zientzialari batzuek berretsi zituzten arte. Helio 3aren superfluidotasuna aurkitzeagatik, Osheroffek, Leek eta Richardsonek Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1996an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.