Dracheko leizeak
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Manacor, Mallorca | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 39°32′07″N 3°19′50″E / 39.53528°N 3.33056°EKoordenatuak: 39°32′07″N 3°19′50″E / 39.53528°N 3.33056°E | |||
| www.cuevasdeldrach.com | ||||
Dracheko leizeak (katalanez Coves del Drac) Espainiako Balear Uharteak autonomia erkidegoko Mallorca uharteko Manacor udalerrian dauden leize batzuk dira. Porto Cristo udalerritik hurbil daude. Leizeak 25 metroko sakoneraraino barneratzen dira, 2,4 kilometroko luzera dutelarik.
Multzoa lau leizeek osatzen dute: Cova Negra, Cova Blanca, Cova de Lluis Salvador eta Cova dels francesos, hauek euren artean loturik daudelarik. Leizeak Mediterraneo itsasoko uraren sarreran ondorioz sortu dira, eta ikerlari batzuen arabera euren sorrera garaia Miozeno aroan legoke.
Bertan, arpeko aintzira handia bat dago, Llac Martel delakoa, luzeraz 115 metro eta zabaleraz 30 metro ditu. aintzira honetan egunero zuzeneko musika klasiko emanaldiak eskeintzen dira. Emanaldia amaitzean aintzira txalupaz zeharkatu daiteke.
Porto Cristo udalerrian bi leize daude: Hamseko leizeak eta Dracheko leizeak.
Dracheko leizeetara ailegatzeko, Porto Cristo udalerrian sartu eta argi eta garbi "CUEVAS DEL DRACH" adierazten duten seinaleak jarraitzea besterik ez dago.
[aldatu] Kanpo loturak
- Dracheko leizeen webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez)
- Dracheko leizeak Balear Uharteetako webgunean ikusgai (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Italieraz)