Dragoitxo arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Dragoitxo arrunta
Tarentola mauritanica
Tarentola mauritanica


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Sauria
Familia: Gekkonidae
Azpifamilia: Gekkoninae
Generoa: Tarentola
Espeziea: T.mauritanica
Izen binomiala
Tarentola mauritanica
Linnaeus, 1758

Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica), eskualde mediterraneoan kausitzen den narrasti saurio txiki bat da. Iberiar penintsulatik ekialderantz Jonikoak irlak , kontinentearen ondoko alde eta Kretaraino hedatzen da. Kanariar uhartetan eta Afrika iparraldean ere aurkitzen dugu.

Eduki-taula

Itxura [aldatu]

15 cm-rainokoa da buztana barne, baina askotan txikiagoa. Gorputz eta buru zapalekoa, geko sendo eta piporra da. Hatzetan itsaskorrak diren kuxinak dituzte. Oin bakoitzaren hirugarren eta laugarren behatzak kurbatuak diren azkazal motzez hornituak daude.

Dragoitxo bat

Gorputzak eta isatsak gailur irtenak dituzte; hauek gorputzari itxura nahiko arantzatsua ematen diote. Kolorazio aldakorra, baina orokorrean arreska edo gris arreska isatsean garatuagoak diren banda ilunekin izaten da.

Ohiturak [aldatu]

Kostaldeko zonalde lau, bero eta idorretan aurkituta, eskualde batzuetan barrurantz hedatzen da; Iberiar penintsulan esate baterako. Sarritan harrizko horma, hondakin, uharri, labar, enbor-mordo, kanpoko pareta eta eraikuntzetako teilazko teilatuetan kausitzen da. Etxeetan lanparek erakarritako intsektuak ehizatzen ikusten dira. Askotan ere, lotsatiak ez direnez, egoitzetan sartzen dira; horregatik batzuetan fardeletan ezkutatzen dira eta garraiatuak izaten dira bere zonaldetik urrun agertuz.

Tenperatura 15 Â°C baino altuagoa bada gauez oso aktiboa da baina baita egunez ere urteko sasoirik hotzenetan.

Erraztasun handiz gora egiten du, baita arroka irtenen gainetik ere; gorputza azaletik hurbil mantentzen da eta hankak alboetarantz botatzen ditu. Hatzak gorantz igo daitezke bere kuxin itsaskorrak babesteko erabiltzen ez direnean.

Bariazioa [aldatu]

Oso eskasa Europan.

Ikus, gainera [aldatu]