Dragon Ball Z: Battle of Gods

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dragon Ball Z: Battle of Gods
Datuak
Jatorrizko izenburua Doragon Bōru Zetto: Kami to Kami
Izenburua euskaraz Dragoi Bola Z: Jainkoen borroka
Urtea 2013. martxoaren 3a
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shonen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 20 min
Banatzailea Toei Animation
Zuzendaria
Masahiro Hosoda
Gidoilariak
Yūsuke Watanabe (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Norihito Sumitomo
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Dragon Ball Z: Battle of Gods (jatorrizko japonieraz (ドラゴンボールZ 神と神 Doragon Bōru Zetto: Kami to Kami, hitzez hitz, jainkoa eta jainkoa), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 18. eta azken filma da. 2013ko Martxoaren 3ean estreinatu zen. Filme hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzulia Dragoi Bola Z: Jainkoen borroka izango litzateke. Azken 17 urtetan zineman estreinatu den Dragoi bolako lehen filma da, aurrekoa 1996. urtean estreinatutako Boteretsuenaren bidean izanik.

Filme hau Dragoi Bola historiaren atal ofiziala izango da, honen sortzailearen, Akira Toriyama-ren, parte-hartze sakonarekin eta jatorrizko mangaren 517 eta 518 atalen artean kokaturik, Majin Boo borrokaren ostean, maiz hamarkada galdua deritzona.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jainkoen borrokan jasotako gertakizunak, Boo Ahaltsuaren sagatik urte batzuk igarotakoan, unibertso osoaren patua erabaki zena.

Wiss, kreazio edo sorkuntzaren jainkoa, eta Bills, suntsipenaren jainkoa, unibertsoan nolabaiteko egonkortasuna mantentzeko lana dute. Lo egoera luzaro batetik iratzarritakoan, Bills Wiss-en bisita jasotzen du eta Freezer ipar unibertsoaren bizi den Super Saiya batengandik garaitua izan dela komunikatzen dio, Son Goku alegia, azken honek Ipar Kaitoren ikasle ohia izandakoa. Desafio berri honen kilimaren ondorioz, Ipar Kaitoren aholkuei uko eginez Bills-engana doa, haren aurka borrokatzeko, baina erraz gainditua da. Bills badoa, baina hurrengo galdera beldurgarria eginez: Ez al dago inor Lurrean suntsitzea merezi duena? Orain gure heroien lana da suntsipenaren jainkoa geldiaraztea, beranduegi izan baino lehen. [2]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren abesti nagusia Hironobu Kageyama-ren Cha-La Head-Cha-La-ren bertsioa izango da, Dragoi Bola Zren jatorrizko irekitze abestia, Flow rock musika-talde japoniarrarena. [3] Taldekideak komentatu zuten bezala, irrikaz ikusten dute aukera hau, oinarrizko ikastolan zeudenetik seriearen jarraitzaileak direlako.

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wiss[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bills-en maisua.

Bills[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suntsipenaren jainkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) New Dragon Ball Film Set Between 517th & 518th Manga
  2. (Ingelesez) 2013's Dragon Ball Z: Battle of Gods Film Story Outlined
  3. (Ingelesez) FLOW to cover “CHA-LA HEAD-CHA-LA” for new ‘Dragon Ball Z’ movie

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dragon Ball Z: Battle of Gods Aldatu lotura Wikidatan