Drakensberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
uKhahlamba/Drakensberg mendien parkea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Drakensburgmountains.jpg

Drakensberg mendiak

Mota Mistoa
Irizpideak i, iii, viii, x
Erreferentzia 985
Kokalekua HegoafrikaHegoafrika
Eskualdea2 Afrika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Drakensberg mendiak[1] ("Herensugearen mendiak" afrikaansez) Hegoaldeko Afrikako mendirik garaienak dira, bere tontorrik garaiena Thabana Ntlenyana (3.482 m) delarik. Zulueraz uKhahlamba deitzen dira, "lantzen hesia". Sothoz Quatlhamba dute izen eta Lesothon sartzen den mendikatearen sektoreari Maluti deitzen zaio[2].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Afrikako ekialdeko zatian daude, 1.000 kilometro inguruko luzeran, orokorrean hegomendebaldetik iparrekialdera, iparmendebaldean Lesotho eta Hegoafrikaren arteko muga eratzen duen kurba bat eginez. Mendilerro honetatik mendebaldean Vaal ibaia eta Orange ibaia jaiotzen dira, eta ekialdean eta hegoaldean zenbait ibai txikiago, hauetatik handiena Tugela ibaia. Mendilerroak KwaZulu-Natal probintzia Estatu Askea probintziagandik banatzen du, gertuko Nataleko kostaldera hurbilduz.

Mendilerro honetako mendirik garaiena Thabana Ntlenyana da, 3.482 metroko altuera duena. Lesothoko mendirik garaiena ere bada. Beste mendi nabarmen batzuk Mafadi (3.450 m, Hegoafrikako garaiena), Makoaneng (3.416), Njesuthi (3.408), Champagne Castle (3.377), Ntabayikonjwa edo Giant's Castle[3] (3.315) eta Ben Macdhui (3.001) dira. Aipaturiko guztiak Lesothoko muga inguruan daude; Lesothotik iparraldera mendilerroaren altuera pixkanaka jaisten doa eta ez da hain malkartsua Mpumalangan sartu arte, non Transvaaleko Drakensbergen kuartzitazko mendiak pitzatuagoak diren, eskalatzaile zein eskursiozaleentzako erronka suposatuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologikoki Drakensberg mendiak jatorrizko afrikar ordokiaren hondar bat dira. Mendiak 1500 metroko sendoera izatera iris daitekeen basaltozko geruza batez koroatuak daude, hareharria beherago dagoelarik, magal malkartsu eta tontor maldatsuzko konbinaketa ematen duelarik. Leizezuloak ohikoak dira hareharrian eta horietako askok san herriaren labar margoak dituzte.

Drakensberg mendietako mendi asko, alpinismoarentzako erronkak dira. Mendi nagusiak guztiak konkistatuak izan diren bitartean, zenbait mendi txikiago oraindik igo gabeak dira. Oinezko ibilaldiak ere aktibitate ezagunak dira. Eskursio luzeetako ibilbidean, sarri, GPSaren laguntza erabiltzen da, baita KZN Faunak (KwaZulu-Natal Wildlife) arruntki banatutako mapena ere, Cape Datum erabiltzen duena erreferentzia geodesiko bezala.

Turismoa Drakensbergen garatzen ari da, maldetan sortzen diren hotel eta zentru turistiko barietate batekin. Hego afrikar mendilerroaren zatirik garaienetako gehienak faunaren babesgune edo ehiza babesleku bezala izendatuak izan dira. uKhahlamba edo Drakensberg Parke Nazionala, KwaZulu-Natalen, Lesothoko mugatik gertu kokatua, UNESCOk 2000n Gizateriaren Ondarearen zerrendan jarri zuen, 242.813 hektareako hedadura hartuz. Parkea Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneen Zerrendan ere badago (Ramsarreko hitzarmenaren arabera).

Drakensberg mendietan dagoen parke nazionalik ezagunena Natal Real Parke Nazionala da. Parke honetan dago Tugela ibaiaren iturria, baita ibai honen Tugelaren jauzia izeneko urjauzia ere, 947 metroko altuera duena, mundu osoko bigarren urjauzirik garaiena. Baina erdialdeko Drakensbergak dira turistei Kambergen san herriaren labar margoak ikusteko eta eskursio bidezidor barietaterik handienerako sarrerarik hoberena eskaintzen diena.

Ntabayikonjwa edo Giant's Castlen ikuspegia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Drakensberg