Drangiana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Drangiana, Ariatik ekialdera, Baktrianatik hegoaldera, Arakosiatik mendebaldera eta Gedrosiatik iparraldera zegoen.

Drangiana edo Sarangia (persieraz: Zaranka, "uraren lurraldea", pashtoeraz: Dzaranda edo Dzaranga) Asia erdialdeko eskualde baten antzinako izena da. Helmand ibaiaren ahoan dagoen Hamun-e Helmand aintziraren inguruan hedatzen zen. Gaur egun, antzinako herrialde hau, Afganistango hegomendebaldearen eta Irango ekialdearen artean banaturik dago (Sistan).

Eskualdea iraniar tribuek populatua zegoen. Mediarrek menderatu zuten, Ziro II.a Handiaren erregealdian Persiar Inperioak behin betirako konkistatu eta erantsi zuen arte. Ordutik aurrera, Drangiana, Persepolisetik izendaturiko gobernariek gobernatutako satrapia bat izan zen, autonomia maila handia zuena, gertu zituen Baktriana, Arakosia, Gedrosia eta Sogdiana bezala. Bere hiriburua, Phrada edo Frada zen, gaur egungo Farah hiriarekin edo Zaboletik gertu dagoen Dahan-i Ghulaman aztarnategiarekin identifikatua, non akemenidar estiloko jauregi bat aurkitu zen.

Herrialdeak, Persiar Inperioko gainontzeko lurraldeen patu bera jasan zuen: Alexandro Handiaren eskuetan erori zen eta ekialdeko beste satrapia batzuen antzeko eboluzio historikoa jarraitu zuen gero.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak