Dresden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dresden

 Saxonia
Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharra, Augustusbrücke zubia eta Elba ibaia.
Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharra, Augustusbrücke zubia eta Elba ibaia.

Dresdengo armarria

Izen ofiziala Dresden
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
Barrutia
 Alemania
 Saxonia
Dresden
Hiri barrutia
Herritarra dresdendar
Koordenatuak 51°2′0″N 13°44′0″E / 51.03333°N 13.73333°E / 51.03333; 13.73333Koordenatuak: 51°2′0″N 13°44′0″E / 51.03333°N 13.73333°E / 51.03333; 13.73333
Dresden non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Dresden
Eremua 328,8 km2
Garaiera 113 m
Biztanleria 523,058 bizt. (2010)
Dentsitatea 1,59 bizt./km²
Matrikula DD
http://www.dresden.de

Dresden[1] (goi sorbieraz Drježdźany) Alemaniako Saxoniako Estatu Askeko hiriburua[2] da, Elbako ibaiertzean kokatua. Chemnitz, Halle, Leipzig eta Zwickau hiriekin metropolitar gunea osatzen du.[3]

Saxoniako erregeek Dresdenen zeukaten tronua, eta mendeetan zehar hiriak kultura eta arteen edertasunak jaso zituen. Edonola ere, Bigarren Mundu Gerra amaieran jazo zen Dresdenen bonbardaketan hiria erabat suntsitu zuen. Alemaniaren bateratzearen ostean, hiria ekialdeko kultura, politika eta ekonomia gune aipagarria bilakatu da.

Hiria batez ere Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharrak osatzen duen arkitektura multzo bikainagatik ospetsua da.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elba ibaiaren ertz bietan zabaltzen den Dresden bailaran kokaturik dago hiria. Hegoaldetan "Metal mendiak" (alemanez Erzgebirge, txekieraz Krušné hory) ditu eta iparraldean Lusaziako muinoak. 113 metrotako garaieran badago ere punturik altuena 384 metrotara iristen da.

Europako hiri berdeenetakoa izatearen fama du, hiriaren %63a parke eta basoek estaltzen baitute, hauen artean 4 natura erreserba daude. "Elbaren bailara Dresden" Gizateriaren Ondare izan zen 2004 eta 2009 artean, baina zubi batebn eraikuntzak UNESCOren zerrendatik atera zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Dresden)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 1 7 12 17 21 22 22 18 13 6 3 12
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.5 -1.5 3 7 12 16 17 17 14 9.5 4 1.5 8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 −4 -1 3 8 11 13 13 10 6 2 0 5
Euria (mm) 30 20 30 50 60 80 80 70 50 40 30 40 580
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 4 6 6 7 9 5 5 5 3 5 62
Iturria: http://www.weatherbase.com/weather/weatherall.php3?s=68401&refer=&units=metric Weatherbase

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito garaitik populatua izan den arren, Dresdenen lehenengo aipamen idatzia XII mendekoa da. Ibaiaren hegoaldean zegoen Drežďany izeneko herrixka eslaviarra zen. 1206an Dietrich I.a Meissengo Mangraveak "Civitas Dresdene"n bizitzea erabaki zuen. 1270ean Meissengo Magraverriaren hiriburu bihurtu zen eta 1485ean Saxoniako Dukeak ezarri ziren bertan.

Germaniako Erromatar Inperio Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1547an printze-hautseletza bertan ezarri zenean gorakada handia izan zuen eta kultur eta plotiko gune garrantzitsua bihurtu zen. Honi esker Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean Saxonia lurralde protestante garrantzitsuena bihurtu zen. Augusto I.a Saxokiako hauteslea eta Poloniako erregeak gortea Dresdenen ezarri zuen eta Europatik artista musikari eta margolariak ekarri zituen. XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerrak Dresdenen bilakaera geldtu arren gerraren ondorengo urteetan eraiki ziren parke eta eraikin famatuenak.

XVIII mendea gogorra izan zen hiriarentzat, Europako gerra askoren erdian izan baitzen. Prusiak bi aldiz konkistatu zuen (1745 eta 1756), bigarren aldian hiriari su emanez gainera. 1760an ere berriz sitiatu zuen eta konkistatzea lortu ez arren Dresden oso bonbakatua izan zen. 1785ean Friedrich Schillerrek dresdenen idatzi zuen bere "Alaitasunaren Oda", gerora Europako Ereserkia bihurtuko zena.

1791ean Pillnitz deklarazioa sinatu zen Dresdenen, zeinak errege alemaniarrek Frantziako Iraultzaren aurka borrokatuko zutela esaten zuen. 1813an Napoleonen aurkako borroka gogorrak izan ziren inguruan.

XIX mendean Alemaniar Inperioaren barnean zegoen Saxoniako Erresumaren hiriburua bihurtu zen, zeina Inperioko lurralde indartsuenetakoa zen, ekonomikoki bilakaera handia izan baitzuen, batez ere autogintza, elikadura, banku eta sendagaien ekoizpen industriak garatu zirelako. 1849an 95.000 biztanle bazituen 1900rako 396.000 pertsona bizi ziren Dresdenen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Dresdenen bonbardaketa

Lehen Mundu Gerran Dresdenek ez zuen kalterik jasan eta 1918ko azaroko iraultzan Saxoniako Estatu Askeko hiriburu bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran ordea naziak errenditu baino 12 aste lehenago bonbaketa izugarria jasan zuen. Britainiarrek eta estatubatuarrek 4.000 tona bonba jaurti zituzten eta 18.000 edo 35.000 hildako utzi zituzten. Bonbaketarik gogorrena izan ez bazen ere gerraren izugarrikerien adibide gisa jarri izan da beti.

Ekialdeko Alemanian gelditu zen eta oraindik zirauten Dresden barrokoaren aztarnak dinamitatu egin ziren sobietar estiloko auzo berriak erikitzeko. Bizilagunen presioari esker agintariek Zwinger jauregia, Katholische Hofkirche katedrala eta Semperoper (opera antzokia) berreraiki zituzten.


Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dresdeneko futbol taldea Dynamo Dresden da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemaniako Errepublika Demokratikoko DDR-Oberligan talde nagusietako bat izan zen 1990an Alemaniak bat egin zuen arte.

Brühlen terraza, Augustusbrücke eta Elba ibaiaren ikuspegi bat egun argiz.
Gaueko ikuspegia.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Dresdenekin senidetutako hirien zerrenda:[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dresden Aldatu lotura Wikidatan