Drosera
Wikipedia(e)tik
Drosera gutxi gorabehera 194 espezietako landare intsektujaleak biltzen dituen generoa da, Droseraceae familiakoa. Hostoen zabalgunean iletxoak ditu, eta horiekin harrapatzen ditu gainean jartzen zaizkion intsektuak. Mineraletan pobreak diren lurretan bizi dira, kontinente guztietan, Antartikan izan ezik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.