Druso
- Artikulu hau komunitate erlijiosoari buruzkoa da; Antzinako Erromako politikaria gaitzat duena beste hau da: Druso Germaniko
Drusoek (arabieraz: درزي, derzī edo durzī, plurala دروز, durūz, hebreeraz: דרוזי druzim) batez ere Sirian, Libanon, Israelen eta Jordanian bizi den komunitate erlijioso monoteista osatzen dute, XI. mendean ismailismotik sortu zena. Drusoek sineste eklektiko multzo bat dute, abrahamiar erlijioetatik, gnostizismotik, neoplatonismotik eta beste filosofietatik atera dituztenak. Drusoek bere buruari Ahl al-Tawhid (Unitarianismo edo Monoteismoaren herria) edo al-Muwaḥḥidūn (unitaristak edo monotesitak) izena ematen diote, izan ere, bere erlijioaren izena al-Muwaḥḥidūn al Durūz (Druso Unitarioa) da.
Egiptoko Al-Hakim kalifa fatimatarraren (996-1021) jainkotasuna aldarrikatzen zuten, haren erregealdiaren azken urteetan. Herri honetako kideen ustez Al-Hakim ez zen hil, desagertu baizik, eta egunen batean hura urrezko aro bat inauguratzera etorriko den sinestea dute[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Druso, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=druso