Duck Soup

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Duck Soup
Duck Soup 3.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Duck Soup
Izenburua euskaraz Ahate Zopa
Urtea 1933
Estreinaldia 1933ko azaroaren 17a
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 60 minutu
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Leo McCarey
Ekoizleak
Herman J. Mankiewicz (krediturik gabe)
Gidoilariak
Bert Kalmar
Harry Ruby
Arthur Sheekman
Nat Perrin
Aktoreak
Groucho Marx
Harpo Marx
Chico Marx
Zeppo Marx
Margaret Dumont
Louis Calhern
Raquel Torres
Edgar Kennedy
Musikagileak
Bert Kalmer
Harry Ruby
Argazkilariak
Henry Sharp
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Duck Soup (euskaraz Ahate Zopa) 1933ko Leo McCarey estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Groucho Marx, Harpo Marx, Chico Marx, Zeppo Marx, Margaret Dumont, Louis Calhern, Raquel Torres eta Edgar Kennedy aktoreek antzeztu zuten.

Soup Duck ingelesezko estatubatuar hizkera herrikoian "egiteko erraza den zeozer" esan nahi du. Filmaren izenburuak Marx anaien filmeei abere izenak jartzearen usadioan oinarritzen da, haien aurreko filmak Animal Crackers, Monkey Business ("Tximinoen Negozioak") eta Horse Feathers ("Zaldi Lumak") izan zirelarik.

Bitxikeria gisa, Italian Benito Mussolini diktadoreak filma hau debekatu zuen, harekiko irain pertsonaltzat jo baitzuen, hori jakinik Marx anaiak filmarekin oso pozik agertu ziren. Aldiz, herrialde berdinean Charles Chaplinen The Great Dictator ("Diktadore Handia") filma ia osorik pantailaratu zela kontuan harturik, Napoloni (Mussoliniren karikatura) eta haren emazte Rachelen eszenak bakarraik zentsuratu zirelari, filma honen Italiako debekuaren gertakaria are eta bitxiagoa bilakatzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Freedoniako Errepublika Demokratikoa Erdialdeko Europako herrialde txiki bat da, bertako burua oso liberala den Rufus T. Firefly (Groucho Marx) jauna delarik. Freedonia herrialdea antzinatik erasotzaile ospea ongi irabazia eta bermatua duen Sylvania herrialdeko diktaduraren mehatxupean dago. Chicolini eta Pinky (Chico Marx eta Harpo Marx), Sylvaniaren zerbitzupean dauden bi sonako espioiak dira, baina hori ez da Firefly jaun txit gorenak Freedoniako ministro izendatzeko oztopo izango.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren ingelesezko trailer edo iragarkia ikusgai.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Duck Soup