Dudley Robert Herschbach
Wikipedia(e)tik
Dudley Robert Herschbach (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1932) kimikaria da. Matematika- eta kimika-ikasketak egin zituen Stanfordeko eta Harvardeko unibertsitateetan. Molekula-sorta gurutzatuen teknika erabiltzen lehena izan zen (1961): abiadura eta energia jakinetara azeleratutako atomo (molekula edo ioi) sorta meheen artean talkak eragitean oinarritzen da teknika hori, gero talka horien emaitza aztertzeko. Alor horretan egindako ikerketengatik, Kimikako Nobel saria jaso zuen 1986an, Yuan T. Lee eta John C. Polanyirekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.