Duke Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Duke kapera, Duke Unibertsitatearen sinboloa.

Duke Unibertsitatea, AEBetako ikerketa-unibertsitate pribatua. Durhamen dago, Ipar Carolinan.

Estatu Batuen hegoaldeko unibertsitate selektiboenetakoa da (US News & World Report 2008 txostenaren arabera). Hori dela eta, Hegoaldeko Harvard ere deitzen diote.

Izen ofiziala Duke University du. Washington Dukeren omenez jarri zioten izena, Unibertsitatearen lehen ongileetako baten aitaren omenez, alegia.

Ofizialki 1924an fundatu zen arren, Duke Unibertsitateak bazuen aurrekari bat, 1838ko Trinity College eskola, Ipar Carolinako Trinity hirian zegoena. Metodistek eta kuakeroek jarri zuten abian, eta Durhamera aldatu zen gero, 1892an.

Unibertsitateak hiru campus ditu Durhamen, bai eta itsas laborategi bat ere, Beauforten. Campus nagusia Julian Abele arkitektoak diseinatu zuen nagusiki, eta Duke kapera du erdigune. Horrez gain, ekialdeko campusa (estilo georgiarrekoa) eta mendebaldeko campusa (estilo gotikokoa) ditu.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita sei talde ditu unibertsitateak kirol-arloan, eta Blue Devils dute izena. Atlantic Coast Conference unibertsitate-mailako norgehiagokan hartzen dute parte. Historikoki, Ipar Carolinako Unibertsitateko Tar Heels taldea izan dute aurkari nagusia, saskibaloian, bereziki.

Duke Unibertsitateko ikasle izan dira NBAko saskibaloi-jokalari hauek: Grant Hill, Danny Ferry, Christian Laettner, Elton Brand, Shane Battier, Carlos Boozer, Chris Duhon, Mike Dunleavy Jr., J. J. Redick, Shelden Williams eta Kyrie Irving.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Duke Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan